BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, GURE TXOKOAK ETA BAZTANEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE
Futbola

BETI GAZTEKO GIZONEZKOEK, GURE TXOKOAK ETA BAZTANEK GARAIPEN BANA ESKURATU DUTE

Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebek aldiz, galdu egin zuten asteburuan jokatutako neurketetan

Denboraldiko azken txanpan sartuak dira dagoeneko Baztan-Bidasoaldeko futbol talde nagusi guztiak. Asteburuko honetan, lehian izan dira Gipuzkoako eta Nafarroako Ligako talde guztiak eta gehienek garaipenak eskuratu dituzte. Beti Gazteko gizonezkoek, Gure Txokoak eta Baztanek hiru puntuak poltsikoratuko zituzten asteburuko jardunaldietan eta Beti Gazteko emakumeek eta Doneztebek berriz, porrot bana jaso zuten.

Gipuzkoako Ligari dagokionez, Ohorezko Erregional mailako Beti Gazteko emakumeek etxean eman zioten hasiera denboraldiko azken txanpari eta Mariño Real Union sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldea jaso zuten Mastegin. 1-3 galdu bazuten ere, Ainara Otxoteko bigarren entrenatzaileak aipatu du emaitzak ez duela islatzen zelaian ikusi zena. Joko ona erakutsi zuten lesakarrek eta minutu aunitzetan nagusi izan ziren. Orokorrean, taldea kontent dago urte honetan egindako lanarekin, baita izandako bilakaerarekin ere, ikusi baitute gai direla talde indartsuei ere aitzin egiteko.

Beti Gazteko Ohorezko Erregional mailako gizonezkoek aldiz, 3-1 irabazi zuten etxean Ordiziaren kontra. Hauek ere pozik gelditu ziren egindako lanarekin, Mastegin euren nagusitasuna erakusteko gai izan baitziren. Denboraldiko partidurik onenetarikoa jokatu zutela ere azpimarratu du Javier Escagües entrenatzaileak, eta honek konfiantza emanen diela hemendik aitzinera gelditzen diren partiduei aurre egiteko.

Erregional mailako Gure Txokoak ere 3-2 garaitu zuen Indarbizi 17 taldea. Beratarrak igoeragatik borrokan ari dira eta oraindik ere ateak irekiak dituzte, sailkapena estu dagoelako. Lau puntuetara dute liderra eta beraz, igoera zuzena ere. Orain, indarrarekin eta euren buruengan sinetsita, helburu hori izanen dute begiz jota azken bost jardunalditan, Ganix Zubieta entrenatzaileak aipatu duenez.

Nafarroako Ligari dagokionez, Lehen Maila Autonomikoko Baztanek 1-2 irabazi zuen Idoia taldearen kontra. Maila ona eman zuten partiduan zehar eta hiru puntuak ekarri zituzten Oteizatik bueltan Elizondora. Sailkapeneko erdiko postuetan daude kokatuta baztandarrak, baina gora begira. Iban Romo entrenatzaileak ezin direla erlaxatu aipatu du eta ahalik eta puntu gehien batu behar dituztela orain, maila mantenduko dutela ziurtatzeko.

Azkenik, Preferente mailako Doneztebek ez zuen zorte bera izan. Lezkairu bisitatu zuen pasa den igande arratsaldean, eta 2-1eko markagailuarekin galdu egin zuten bertan. Joel Gil bigarren entrenatzaileak argi utzi du denboraldiko partidurik okerrenetarikoa izan zela bere taldearentzat. Edonola ere, burua galdu gabe, neurketa hori ahantzi eta dagoeneko lanean jarriko dira heldu den asteburuko jardunaldia prestatzen, garaipena eskuratzeko eta denboraldiari lasaitasunez bukaera emateko.

 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika