BI URTE PASATA, EMAITZA BERDINAK

Sara Villasantek eta Unai Arroyok, duela bi urteko garaileak, lasterkari herrikoiak lasterketetara itzuli ziren egunean, garaipena errepikatu zuten.

2019ko edizioan, pandemia suertatu aurreko urteko, lasterkari berberek garaipena eskuratu zuten 2021eko Txingudi Korrikan. Sara Villasante eta Unai Arroyo nagusitasun osoz garaipenak erdietsi zituzten, errekorrak eta guzti. Baina hori baino garrantzitsuagoa izan zen lasterkari herrikoien parte hartzea. Behe Bidasoa eskualdeko lehen lasterketa antolatua izan zen Txingudi Korrika eta 600 bat korrikalarik parte hartu zuten.

Bazirudien eguraldiak eguna petralduko zuela, baina euriak atseden eman zuen. Lasterkariek eroso egin zituzten Hendaia, Irun eta Hondarribia lotzen zituzten 10 kilomtroak. Korrikalarien artean zirrara zen nabari, bi urte zeramatzaten lasterketa herrikoietan parte hartu gabe, lehen aldietako emozioa atzeman zitekeen aurpegietan.

Garaileek, Sara Villasantek eta Unai Arroyok, 2019ko garaipenak errekorrarekin errepikatu zituzten. Lehenak, 35:41 denboran bukatu zuen proban, minutu eta erdi hobetu zuen bere marka pertsonala eta Idoia Pico eta Carla Vignolle bidasotarren aurretik geratu zen. Gizonezkoetan, Unai Arroyok Jose Gomez de Arribari eta Beñat Bengoetxeari aurre hartu zien, minutu erdian hobetu zuen duela bi urteko marka.

Roller eta handbike. 

Ion Galarraga jaun eta jabe izan zen handbike modalitatean, 28:11ko denbora egin zuelarik, probako dominatzaile nagusia izan zen. Roller modalitatean, Ilazki Zalakainek eta Berezi Martinezek erdietsi zuten garaipena. Lehenak, 19:55 minututan bukatu zituen 10 kilometroak, kilometroa bi minutu baino gutxiagotan egiteko gaitasuna erakutsi zuen. 

OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den...

IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan,...

IKER IBARGURENEK EUROPAKO TXAPELKETARAKO MINIMOA LORTU DU

Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen

BAT-EK HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea

Pasa den larunbat eta igandean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika