BIDASOA ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDE

Igandean jokatu zuen Bidasoak Asobal Kopako finala Barçaren aurka eta, 29-37ko markagailuarekin, txapeldunorde izatea lortu zuen

Bidasoak Asobal Kopako azken fasea jokatu zuen asteburuan. Larunbatean, Granollersi 32-28 irabazi eta gero, igandean finalean aritu zen Barçaren kontra. Nahiz eta talde irundarrak bere indarra erakutsi kantxan, kataluniarrak nagusi izan ziren eta azkenean beraiek irabazi zuten 29-37ko markagailuarekin. Horrela, Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde izanda itzuli zen etxera.

Neurketako lehen bost minutuetan, Bidasoa aurretik jarri zen Julen Aginalgaldek sartutako lehen golari esker. Hala ere, Barçak, bere nagusitasuna erakutsita, bere alde ezarri zuen markagailua eta hiru goleko errenta ere eskuratu zuen. Lehen zatiko hutsunerik handiena lau golekoa izanda, atsedenaldira iristeko azken bost minutuetan, talde irundarrak hori murrizteko aukera izan zuen, eta 4-3ko partziala bereganatu zuen.

Bi taldeek 14-17ko markagailuarekin hasi zuten bigarren zatia. Bidasotarrek indarrez hasi bazuten azken erdi hau, kataluniarrek aldea bost golera eramatea lortu zuten segidan eta beraien jokoa inposatu zuten azken momentura arte. Hala ere, talde irundarrak ez zuen amore eman eta garaipenaren bila borrokatzen jarraitu zuen. Barçak, edonola ere, markagailuko hutsunea zortzi golera zabaldu zuen eta partiduaren bukaerara arte mantendu zuen alde hori. Horrela, 29-37koarekin, Bidasoa Asobal Kopako txapeldunorde bilakatu zen laugarren aldiz bere historian.

Zaragozan ospatutako txapelketa hau, denboraldiari bukaera emateko ez ezik, Jose Manuel Sierra, Kauldi Odriozola, Xoan Ledo eta Adrian Fernandez jokalarieri agur esateko ere balio izan zuen. Gainera, Bidasoa klubeko jubenilen taldea ere txapeldunorde izatea lortu zuen, Barçaren aurka Minikopako finala jokatu ondotik.

(Argazkia: Arrate Morales)

NIETO, FURUNDARENA, URRUZOLA ETA MUJIKA EUROPAKO TXAPELKETAN IZANGO DIRA
Eskubaloia

NIETO, FURUNDARENA, URRUZOLA ETA MUJIKA EUROPAKO TXAPELKETAN IZANGO DIRA

Uztailaren 7tik 17ra jokatuko da Europako Junior Txapelketa eta bertan izango dira Bidasoako lau jokalari gazteak

JULEN AGINAGALDE BIDASOAKO KIROL ZUZENDARIA IZANGO DA
Eskubaloia

JULEN AGINAGALDE BIDASOAKO KIROL ZUZENDARIA IZANGO DA

Jokalari irundarrak urte bat gehiago emango du Bidasoan jokatzen, “kamiseta zintzilikatu” baino lehen

Julen...

TXINGUDI ZUBIEDERREK SAN MARTZIAL TORNEOA IRABAZI DU
Eskubaloia

TXINGUDI ZUBIEDERREK SAN MARTZIAL TORNEOA IRABAZI DU

Txingudi Eskubaloi Taldeak lehendabiziko aldiz ospatu zuen senior mailako emakumeentzako San Martzial Torneoa, eta etxeko taldeak lortu zuen garaipena

ASIER NIETOK BIDASOAN JOKATUKO DU DATORREN HIRU URTEETAN
Eskubaloia

ASIER NIETOK BIDASOAN JOKATUKO DU DATORREN HIRU URTEETAN

Etxebarriako jokalariak aurre-akordio bat sinatu du Bidasoarekin eta hurrengo hiru denboraldietan bertan jokatuko duela iragarri du klubak

BIDASOAK ETA GEFF ENPRESAK ZUTEN AKORDIOA BERRITU DUTE
Eskubaloia

BIDASOAK ETA GEFF ENPRESAK ZUTEN AKORDIOA BERRITU DUTE

Ehungintzako enpresak klub irundarraren hornitzaile izaten jarraituko du hurrengo bi denboraldietan

C.D. Bidasoatik...

BIDASOA ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDE
Eskubaloia

BIDASOA ASOBAL KOPAKO TXAPELDUNORDE

Igandean jokatu zuen Bidasoak Asobal Kopako finala Barçaren aurka eta, 29-37ko markagailuarekin, txapeldunorde izatea lortu zuen

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika