BIDASOA ATLETIKO TALDEKO ALEBIN NESKA ETA MUTILAK PODIUMEKO KOSKARIK ALTUENEAN

Gipuzkoako taldeka txapeldun bilakatu ziren BAT-eko alebin neska eta mutilak Zumarragan

Bidasoa Atletiko Taldeko eskolako atletak Zumarragan izan ziren pasa den asteburuan Euskadiko klub arteko txapelketan parte hartzen. Irundarrek klub moduan parte hartu zuten bertan, eta zenbait atletek ere Gipuzkoaren izenean egin zuten. Klub gisa, gainera, bai neska alebinek baita mutilek ere lehen postua eskuratu zuten.

BAT “A” taldeko neska alebinak denboraldia borobildu zuten asteburuan Gipuzkoako txapeldun bilakatuta. Partehartzaile guztien erregulartasunari esker, 101 puntu batu zituzten irundarrak eta lehen postuan bukatu zuten txapelketa, Eibar (79 puntu) eta Real Sociedad (73 puntu) kluben aitzinetik. Hauek izan ziren indibidualki lortutako emaitzak: Amane Arruabarrenak 8,88 segundu 60 metroko lasterketan; Nora Gonzalezek 10,69 segundu 60 metroko hesi-lasterketan; Nira Martinek 3:33,04 minutu; Inge Garayaldek 1,36 metroko altuera-jauzian; Aiala Larruskainek 3,53 metro luzera-jauzian; Martina Narvartek 9,35 metro pisu-jaurtiketan; eta 4x60m erreleboan 34,70 segundu. Azken hauek Gipuzkoako txapeldun ere bilakatu ziren modalitate berean.

BAT “B” taldeak ere lan ona egin zuen eta laugarren postuan bukatu zuten txapelketa, 67 punturekin guztira, podium 4 puntuetara soilik edukita. “C” taldekoak aldiz, 14. postua eskuratu zuten, 41 puntu batuta.

Alebin mutilak

BATeko alebin mutilen “A” taldeak ere lehen postua eskuratu zuen eta Gipuzkoako txapeldun bilakatu zen Zumarragan. 109 puntu batu zituzten guztira eta euren gibeletik, Tolosa eta Hernani sailkatu ziren, 95 eta 83 punturekin hurrenez hurren. Hauek izan ziren taldekideen emaitzak: Melchor Sorondok 9,13 segundu 60 metroko lasterketan; Eñaut Aguilarrek 10,72 segundu 60 metroko hesi-lasterketan; Kaiet Arruabarrenak 3:18 minutu; Adur Errazkinek 1,42 metro altuera-jauzian; Danel Laportek 4,49 metro luzera-jauzian; Aingeru Etxabek 7,76 metro pisu-jaurtiketan; eta 4x60 metroko erreleboan 35,12 segundu. Azken hauek Gipuzkoako txapeldun ere bilakatu ziren. “B” taldea berriz, seigarren postuan sailkatu zen, 66 punturekin guztira.

Txingudi Ikastolako mutilak

Eskolarteko txapelketan azkenik, Txingudi Ikastolako mutilak hirugarren izan ziren Gipuzkoa mailan. Hamaika puntu batu zituzten guztira, eta euren aitzinetik Pedro Otaño eta La Salle Beasain sailkatu ziren, 15 eta 16 punturekin hurrenez hurren. Hauek izan ziren emaitzak: Unax Juaristik 9,08 segundu 60 metroko lasterketan; Hegoi Errazkinek 11,88 segundu 60 metroko hesi-lasterketan; Aimar Lekuonak 1,10 metro altuera-jauzian; Oier Ibarguenek 3,66 metro luzera-jauzian; Manex Olaziregik 6,80 metro pisu-jaurtiketan; eta 4x60 metroko erreleboetan 36,21 segundu. Azken hauek Gipuzkoako txapeldunorde izan ziren. 

BATEK HAMABI DOMINA ESKURATU DITU 16 URTEZ AZPIKO EUSKADIKO TXAPELKETAN

Dominez gain, estatu mailako txapelketan parte hartzeko minimoak ere lortu dituzte zenbait atletek

Euskadiko Txapelketa ospatu zen pasa den...

SANDRA PIERA ETA JON URTIZBEREA SAN MARTZIAL IGOERAN IRABAZLE

Ekainaren 22an ospatuko zen San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa eta Sandra Piera eta Jon Urtizberea izan ziren azkarrenak

Sanpedro eta sanmartzial...

SAN MARTZIAL IGOERAREN XLVI. EDIZIOA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

3,6 kilometroko ibilbidea prest du Bidasoa Atletiko Taldeak

San Martzial Igoeraren XLVI. edizioa ospatuko dute larunbat honetan, ekainaren...

HOGEI DOMINA POLTSIKORATU DITUZTE BATEKO ATLETEK GIPUZKOAKO TXAPELKETAN

Gipuzkoako Absolutu Txapelketa ospatu zen Donostian ekainaren 8an eta 9an eta Bidasoa Atletiko Taldekoek urrezko bortz domina irabazi...

ATLETISMO UDALEKUAK IZANEN DIRA BI HILABETEZ PLAIAUNDIN

Bidasoa Atletiko Taldeak antolatua, kirola eta jolasen bitartez ongi pasatzea izanen da udalekuen helburu nagusia

2024ko uda ailegatzear dago eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika