BIDASOA BIGARREN POSTUAGATIK LEHIAN
Eskubaloia

BIDASOA BIGARREN POSTUAGATIK LEHIAN

Talde irundarrak Granollers jasoko du Artalekun bihar, bigarren postua eskuratzeko norgehiagoka garrantzitsu batean

Bidasoak denboraldiko 26. jardunaldia jokatuko du bihar, apirilaren 30ean. Gainera, neurketa garrantzitsu bati aurre egitea egokitzen zaie, izan ere, bigarren postuan dagoen eta Bidasoarekin puntu bakar bateko aldea duen Granollers taldea jasoko dute irundarrek Artalekun. Arratsaldeko 18:30ean ospatuko da neurketa eta dagoeneko sarrera guztiak daude agortuta.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak gaurko prentsaurrekoan aipatu duenez, taldeak urduritasunarekin ekingo dio neurketa honi: “Tentsioa badago, bigarren postua jokoan dagoelako, nahiz eta oraindik beste lau jardunaldi geratzen diren. Giro ezinhobea espero dugu gure zaleekin. Uste dut partidu berezia izango dela denontzat eta hor dago lehiaketarako tentsioa”.

Sailkapeneko bigarren eta hirugarren postuak jokoan dauden honetan, Cuetarak jakinarazi duen moduan, “eskubaloiaren festa izan daiteke partidu hau. Batez ere, disfrutatzeko neurketa bat izango da”. Denboraldia amaitzear dago eta urte gogor honen ondoren, “norgehiagoka hau jokatzen egotea eta bigarren postuarengatik lehian egotea oso polita dela uste dut, baita zalearentzat ere. Guretzat oso garrantzitsua izango da beraien babesa”, aitortu du prestatzaileak.

Granollersek duen mailak Cuetara kezkatzen du, baina “beraiek ere gure mailarekin kezkatuta dauden moduan”, onartu du asturiarrak. Bi taldeak ere parekatuak daudela gaineratu du entrenatzaileak: “Lehiakortasunari dagokionez, neurketarik berdinduena da, bi taldeak maila onenean daudelako. Ez dakit kalitate handiko partidua izango den edo ez, baina helburu handi batengatik bi talde handien arteko borroka izango da”.

Bidasoako entrenatzaileak aipatu duen moduan, “neurketa hau final bat izan liteke Granollersek irabazten badu. Orduan murrizteko zaila izango litzatekeen aldea izango genuke. Berdinketa edo garaipena lortzen badugu, hurrengo jardunaldietarako dena irekia geldituko litzateke”. Beraz, emaitza horren bila joango da talde irundarra bihar, gelditzen diren azken lau jardunaldi horietan bizirik jarraitzeko.

Sarrera guztiak salduta

Bi urteren ondoren, Velux EHF Champions League-ko Bidasoa Irun eta Orlen Wisla Plock taldeen arteko neurketaz geroztik, lehenengo aldia izango da Artalekuk bere edukiera beteko duela. Izan ere, partidua hasteko 24 ordu baino gehiago geratzen direnean, sarrera guztiak agortuta daude. Hala ere, oraindik txartelik gabe dagoen guztiak aukera izan dezake neurketaz gozatzeko. Izan ere, hurrengo orduetan bertaratu ezin diren bazkideek eserlekua libre utziko balute, sarrera horiek salgai jarriko lirateke biharko 17:45etik aurrera. Horrela bada, txartel hauek Artalekun bertan jarriko dira eskuragarri publiko orokorrarentzat.

Klubetik jakinarazi nahi izan dutenez, bazkideak kudeatzeko aurten ezarritako sistema berriak aukera ematen du eserlekua beste pertsona ezagun bati edo klubari uzteko, azken kasu honetan beste norbaiti saltzeko asmoarekin. Lehenengo aukera, Bazkide Gunean dagoen botoi urdinari sakatuta egin daiteke, eta bigarren aukera berriz, “Cancelar entrada” jartzen duen botoi gorrian emanda.

BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN VALLADOLID
Eskubaloia

BIDASOAK MENDEAN HARTU ZUEN VALLADOLID

Talde irundarrak 33-26ko markagailu zabalarekin irabazi zuen Valladoliden aurka larunbatean Artalekun

Pasa den...

IL CAPO HONDARRIBIAK GARAIPEN BATEKIN AMAITU DU DENBORALDIA
Eskubaloia

IL CAPO HONDARRIBIAK GARAIPEN BATEKIN AMAITU DU DENBORALDIA

Arrate Eibar 31-39 menderatu ostean, Il Capo Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia

BIDASOA ETA GRANOLLERS ELKARREN AURKA ASOBAL KOPAKO FINALERDIAN
Eskubaloia

BIDASOA ETA GRANOLLERS ELKARREN AURKA ASOBAL KOPAKO FINALERDIAN

Ekainaren 4ean ospatuko da finalerdia Zaragozako Principe Felipe Jauregian

Bidasoak Granollers izango du aurkari...

BIDASOAK VALLADOLID JASOKO DU ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK VALLADOLID JASOKO DU ARTALEKUN

Etxeko taldea irabaztera aterako da kantxara, sailkapenean ahalik eta puntu gehien batzeko helburuarekin

Bidasoak...

BIDASOAK SORTUTAKO APLIKAZIOAK 1.000 DESKARGA INGURU IZAN DITU
Eskubaloia

BIDASOAK SORTUTAKO APLIKAZIOAK 1.000 DESKARGA INGURU IZAN DITU

Klub irundarraren digitalizazio prozesuaren barrenean, bazkide txartela eta partiduetarako sarrerak mugikorrean edukitzea da helburuetako bat

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika