Plenitude ASOBAL Ligan puntuak batzen segitzea izanen da irundarren biharko helburua
Bidasoak, Sporting Club de Portugal taldearen kontra irabazi...
22 Ots, 2023
Irungo taldea Last 16 fasean arituko da bigarren urtez jarraian
Bidasoak HC Motor bisitatu zuen atzo arratsaldean EHFko Multzo Faseko bederatzigarren jardunaldia jokatzeko. Düsseldorf-eko Castello kantxan aritu ziren bi taldeak, nor baino nor gehiago, hurrengo fasera sailkatzeko helburuarekin. Neurketa ukrainarren alde ebatzi bazen ere, Bidasoak Last 16 fasera pasatzeko txartela irabazi zuen eta beraz, bigarren urtez jarraian, Europako onenekin batera arituko da hurrengo hilabeteotan.
Bi taldeak helburu bera zuten atzoko norgehiagokan. Bidasoak hurrengo fasera pasatzea egi bihurtu nahi zuen eta HC Motorrek ere hori lortzeko azken aukera aprobetxatu nahi zuen. Hori guztia kontuan hartuta, neurketa oso parekatua izan zen 60 minutuetan zehar. Aitzinetik jarri zen talde irundarra lehen jokaldietan, baina etxekoek markagailua iraultzea ere lortu zuten. Hala ere, atsedenaldira bidean, Rodrigo Salinasek gola sartu eta berdinketa jarri zuen markagailuan (16-16, 30. minutuan).
Bigarren zatia bide beretik joan zen. Bidasoak aurrea hartu zuen berriz ere, eta garaipena eskura zuela pentsatu zuen. Hala ere, ukrainarrak emaitza irauli eta errenta handitzea lortu zuen partidua bukatzeko lau minutu soilik gelditzen zirenean (32-28, 56. minutuan). Hurrengo faserako sailkatzea kolokan zegoen oraindik joaneko neurketako emaitza aintzat hartuta (26-22). Hau salbatzeko asmoz, jokoan segitu zuen Bidasoak eta 0-3ko partziala egin zuen, 32-31koa jarriz azken minutu erdian. Hala ere, azken jokaldian etxekoek gola sartu eta behin-betiko markagailua 33-31n utzi zuten.
Emaitza honekin eta Multzo Fasea bukatzeko jardunaldi bakarra falta denean, Bidasoak bigarren urtez jarraian irabazi du Last 16 fasea egoteko aukera.
(Argazkia: HC Motor)
Plenitude ASOBAL Ligan puntuak batzen segitzea izanen da irundarren biharko helburua
Bidasoak, Sporting Club de Portugal taldearen kontra irabazi...
2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egonen dira entrenamenduak
Txingudi Eskubaloi Klubak haurrentzako kanpusa antolatu du Aste...
Norgehiagoka hogei minutuz gelditu behar izan zuten, kantxa irristakor zegoelako
Bidasoak ezin hobe hasi du European Leagueko Last 16 fasea....
European Leagueko Last 16 faseko lehen jardunaldia izanen da biharkoa
Bidasoak, atsedenaren ondotik, bihar ekinen dio denboraldiko azken herenari....
Poloniarra eta Bidasoa aurre-akordio batera iritsi dira eta horren arabera, bertze bi urtez luzatu ahal izanen du jokalariak bere kontratua
CD Bidasoak eta...
Talde irundarrak 26-32ko markagailuarekin galdu zuen Barçaren kontra, Artaleku bete batean
Bidasoak ezin izan zuen Plenitude ASOBAL Ligako liderra...