05 Mai, 2022
Atzo IlCapo Hondarribiak eta Bidasoak Euskal Kopako finalerdia jokatu zuten elkarren aurka eta irundarrek eraman zuten garaipena
Atzo, maiatzak 4, Ilcapo Hondarribiak eta Bidasoak Euskal Kopako finalerdia jokatu zuten Hondartzan. Lehen minutuetan bi talde parekatu ikusi baziren ere, Bidasoak erraz menderatu zuen bere harrobiko taldea, 30-52ko markagailuarekin. Hau dela eta, irundarrek Euskal Kopako finala jokatuko dute udan.
Partiduaren aurretik, bi taldeek Martin Santano IlCapoko jokalariari omenaldi txiki bat egin nahi izan zioten, min hartuta ezin izan zuelako jokatu. Bere aldeko pankarta bat erakutsi ondoren, Hondarribiako taldeak lehengo urteko Ligako titulua ere jaso zuen.
Lehen zatia hasi eta IlCapo Hondarribiak aurretik jartzea lortu zuen, 4-3koarekin. Hala ere, bi taldeen arteko parekotasun honek ez zuen asko iraun eta Bidasoa neurketa kontrolatzen hasi zen segidan. Talde bisitariak bere jokoa inposatu zuen Hondartzan eta atsedenaldira bederatzi goleko errentarekin iristea lortu zuen, 15-24ko markagailuarekin.
Aldageletatik bueltan, Bidasoa, bere nagusitasunaz jabetuta, ahaleginak banatzen hasi zen. Talde irundarrarekin azken aldian jokatu duten gazteek IlCaporekin atera ziren kantxara, Tao Gey-Emparan izan ezik, honek Julen Aginagalderen lekua bete baitzuen. Hala ere, bi taldeen arteko aldea 22 puntuetara eraman zuten bisitariek eta azkenean, 30-52ko markagailuarekin irabazi zuten neurketa. Garaipen honen ondoren, Bidasoak Euskal Kopako finala jokatuko du uda honetan.
Talde irundarrak 33-26ko markagailu zabalarekin irabazi zuen Valladoliden aurka larunbatean Artalekun
Pasa den...
Arrate Eibar 31-39 menderatu ostean, Il Capo Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia
Ekainaren 4ean ospatuko da finalerdia Zaragozako Principe Felipe Jauregian
Bidasoak Granollers izango du aurkari...
Etxeko taldea irabaztera aterako da kantxara, sailkapenean ahalik eta puntu gehien batzeko helburuarekin
Bidasoak...
Klub irundarraren digitalizazio prozesuaren barrenean, bazkide txartela eta partiduetarako sarrerak mugikorrean edukitzea da helburuetako bat