BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA
Eskubaloia

BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA

Jacobo Cuetararen taldeak 28-32 irabazi zuen etxetik kanpo Puente Genil talde andaluziarra, neurketa zaila izan arren irundarrek garaipen baliotsua lortu zuten

28 – Ángel Ximénez Avia Puente Genil (11+17). Ahmetasevic, Juan Castro (3), Javi García (7), David Estepa (4), Xavi Tua (1), Ruslan Dashko (1), Víctor Alonso (4, 3 p.); De Hita, Consuegra, Esteki (5), Marcio da Silva (1), Gonçalves (1), Barros, Cuenca (1).

32 – Bidasoa Irun (16+16). Ledo, Odriozola (2), Tesoriere, Esteban Salinas (3), Crowley (3), Renaud (3), Seri; Bartók (1), Azkue (4), Cavero (2, 1 p.), Serrano (4), Rodrigo Salinas (7), Matheus da Silva, De la Salud (3). 

Bidasoa garaipenera itzuli da etxetik kanpo Angel Ximenez Avia Puente Genil taldearen zelaian bi puntu eskuratu eta gero. Etxeko lehen abantailaz aparte, neurketa osoan zehar Bidasoak neurketa kontrolpean izan zuen. Atzealdean Xoan Ledok lan bikaina egin zuen eta erasoan, pixkanaka pixkanak errentak lortzen hasi ziren. Bidasoa jokalari bat gutxiago zegoenean, 13.minutuan, Esteban Salinasek 4-8koa ezarri zuen markagailuan Puente Genilen entrenatzailearen hutsartea behartuz. Bidasoak bere lana egiten jarraitu zuen eta bost minutu pasa ondoren, Iker Serranok kapitainak norgehiagokako alderik handiena jarri zuen markagailuan (5-11). Etxekoek azkar erreakzionatu zuten, 9-13ra hurbildu ziren, baina Sergio de la Saludek Bidasoaren gidaritza hartu eta atsedenaldira 11-16koarekin iritsi zen.

Bigarren zatian gol erritmo handiagoa eman zen, Crowley, Azkue eta Leo Renaud-Daviden goleei esker Bidasoaren errenta 13-20ra igo zen. Etxeko taldeak ordea ez zuen amorerik eman, lau goletara hurbildu ziren (18-22), baina Jon Azkuek oso ondo gidatu zuen neurketaren tempoa eta pixkanaka partidua moteltzen joan zen 28-32koarekin bukatu arte.

Jardunaldi berri honen ondoren, Bidasoak larunbatean zita historiko bat dauka: Velux EHF Champions Leagueko bigarren faseko itzulikoa Wisla Plocken aurka. Zazpi goleko desabantaila dauka talde irundarrak, baina Artalekura hurbilduko diren zaleek gau magiko bat izatera bultzatzeko nahia dute.  

FINAL LAURDENETAN KALE
Eskubaloia

FINAL LAURDENETAN KALE

Sacyr Asobal Ligako Errege Kopan Bidasoak lehen eliminatorian kale egin zuen, Benidormek 26-29 garaitu zituzten

Bidasoa Irun (13+13). Rangel,...

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA
Eskubaloia

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA

Goi-mailako neurketa batean talde Hendaiarrak sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dien garaipena lortu zuen 35-26 Roques Sur Garonnen aurka

Hendaiako...

GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO
Eskubaloia

GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO

Velux EHF Champions Leaguetik at geratu da Bidasoa, baina izugarrizkoa neurketa eginez, Orlen Wisla Plock 24-19 garaitzeko kapazak izan...

BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA
Eskubaloia

BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA

Jacobo Cuetararen taldeak 28-32 irabazi zuen etxetik kanpo Puente Genil talde andaluziarra, neurketa zaila izan arren irundarrek garaipen baliotsua lortu...

ARTALEKUN MARKAGAILUA IRAULI BEHARKO DA
Eskubaloia

ARTALEKUN MARKAGAILUA IRAULI BEHARKO DA

Wisla Plock Bidasoa baino gehiago izan zen eta Velux EHF Champions Leagueko bigarren faseko joaneko neurketan nagusitu ziren (32-25)

32 – Orlen...

PUNTU BAT BENIDORMEN AURKA
Eskubaloia

PUNTU BAT BENIDORMEN AURKA

Neurketa estu bat ospatu zen atzo Artalekun, neurketa osoa oso berdinduta izan da 60 minutuetan zehar eta azkenean Bidasoak puntu batekin konformatu behar izan du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika