BIDASOA INDARREZ BUELTATU DA ARTALEKURA
Eskubaloia

BIDASOA INDARREZ BUELTATU DA ARTALEKURA

Atzo Orlen Wisla Plock taldearen aurka aritutako partiduan 28-29ko markagailu estua erdietsi zuten irundarrek

Covid-19ko gaixotasunak jota, Bidasoa taldeak derrigorrezko geldialdia egin behar izan zuen azkeneko bi asteetan, eta atzo ekin zioten berriz ere lehiari Artalekun jokatu zen EHF Ligako partiduarekin. Oraindik jokalari guztiak martxan ez bazeuden ere, harrobiko mutilekin taldea osatu eta Orlen Wisla Plock talde poloniarraren aurka neurtu ziren beraien indar eta adorea erakutsiz.

Arerio zaila zuten irundarrek atzokoan, eta hori ikusi zen partiduaren lehen zatian. Poloniarrak lehenbiziko momentutik golak sartzen hasi ziren, eta 15. minuturako lau goleko hutsunea irekitzea lortu zuten. Markagailuko zulo hori gainera, handitzen joan zen sei puntuko tartera ere ailegatuta, Orlen Wisla Plock taldearen aldera jarriz (18. minutuan, 5-11). Atsedenaldia berriz, 11-16ko markagailuarekin hasi zuten.

Bigarren zatia ere joera berarekin hasi zen. Poloniarrek neurketa gidatzen jarraitu zuten, baina irundarrek ez zuten amore eman, eta poliki poliki aldea murriztea lortu zuten, berdinketara ailegatu arte. Partiduko azken bost minutuetan 25-28ko markagailutik, 28-28kora iritsi ziren 28. minutuan. Azkenean, nahiz eta gogoz saiatu, ezin izan zioten horri eutsi eta Orlen Wisla Plock-ek sartutako golarekin, neurketa 28-29 amaitu zen, poloniarren garaipen estuarekin.

Emozioz eta tentsioz betetako norgehiagoka izan zen, batez ere azken minutu horietan. Bidasoak azken asteetan izan dituen arazoei arrakastaz aurre egin eta bere adorea erakutsi zuen kantxan beste behin, zaleei sinestaraziz garaipena lor zitekeela. Jokalariek ere honekin amets egiteko aukera izan zuten azken minutuetan. Jon Azkuek esan zigun moduan, “partidu hasieran ez genuen uste hain gertu ibiliko ginenik. Lehenengo zatian pixka bat kostatu zaigu, eta bigarren zatian, Artalekuren laguntzarekin, indarrak bertan utzi ditugu eta berdinketara ailegatu gara”. Ander Ugarte ere Azkuerekin ados azaldu zen: “Bagenekien zaila izango zela, saiatu gara eta azkeneko minutuetan ikusi dugu aukera zegoela, baina ezin izan da”.

Hala ere, neurketa honetan gertatutakoak indarra emango dio Bidasoari hurrengo asteko hitzorduei aurre egiteko. Azkuek onartu zuen moduan, “beste behin ikusi da Bidasoa zer den, momentu zailetan denok elkar hartu eta horrelako partiduak ateratzen dira. Honek indarra emango digu hurrengo asterako”. Ugartek ere hurrengo jardunaldietarako prest egon daitezkeela aitortu zuen: “Orain badakiguna egiten jarraitu behar dugu. Partidu oso zailak etorriko dira hurrengo asteetan eta horrela jokatzen badugu puntu asko etor daitezke”.

Azkenik, Jon Azkuek eskerrak eman nahi izan zizkien bere taldekideei, baita Artalekura hurbildu ziren zale guztiei ere: “Zoriondu taldeari egin duen esfortzuagatik, eta eskerrik asko Artalekuri gaur hemen bizi izan denagatik”.

(Argazkia: Eduardo Agreda)

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA

Irundarrek Unió Esportiva Sarrià-ri 25-38 irabazi zioten atzo, Errege Kopako bigarren kanporaketan

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN

Urteko azken partidua jokatuko du Bidasoak gaur, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, gaueko 21etan

Bidasoako...

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN

Irundarrek atzo jokatu zuen Pfadi Winterthur taldearen aurka eta 23-37ko markagailuarekin irabazi zuen, bi puntu gehituz sailkapenera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika