Neurketa parekatua izan zen, nahiz eta talde irundarra aitzinetik egon zen ordu guztian zehar
Bidasoak 25-30eko markagailua erdietsi zuen...
30 Urt, 2023
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa Tolosako Txapelketan garaile suertatu da asteburuan. Pasa den ortziralean, finalerdia irabazi zuen, 32-22ko markagailuarekin Guadalajara garaituta. Larunbatean berriz, Billeren kontra jokatu zuen finala, eta horien aitzinean ere 29-32ko emaitza lortu zuen. Horrela, Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzulia hasi aurretik, Jacobo Cuetararen mutilek maila erakutsi dute prestaketarako erabili duten txapelketan.
Guadalajara, Logroño La Rioja, Billere eta Bidasoa aritu ziren Tolosa Klubeko mendeurrena ospatzeko antolatu zen txapelketan. Ortziralean jokatu ziren lehen partidak eta bertan, Jacobo Cuetararen mutilek Guadalajara izan zuten aurkari. Neurketa guztian zehar, talde irundarra izan zen nagusi eta azkenik, hamar goleko aldearekin irabaztea lortu zuen Bidasoak, 32-22ko markagailuarekin.
Horrela, larunbatean, bidasotarrek Billeren kontra jokatu zuten txapelketako finala. Partidu hau zailagoa izan zen Jacobo Cuetararen taldearentzat. Lehen zatian aurkariak jarri ziren aurretik eta atsedenaldira 17-13ko markagailuarekin iritsi ziren. Bigarren zatian berriz, erritmoa hartzen hasi zen Bidasoa eta 40. minutuan aurretik jarri zen lehen aldiz, 20-21ekoarekin. Hortik aitzinera, partiduaren gidaritza talde irundarrak eraman zuen eta azkenik, garaipena eskuratu zuen 29-32ko emaitzarekin.
Tolosako txapelketan garaipena eskuratzeaz gain, Jon Azkuek txapelketako jokalari onenaren saria irabazi zuen, eta Joshua Omojolak eta Xabier Landak ere garaikurrak jaso zituzten. Emaitza hauekin Bidasoa prest dago Plenitude ASOBAL Ligako bigarren itzuliari hasiera emateko. Hain zuzen ere, ortzirale honetan (otsailak 3) jokatuko du lehen neurketa, Artalekun, Benidormen kontra.
Neurketa parekatua izan zen, nahiz eta talde irundarra aitzinetik egon zen ordu guztian zehar
Bidasoak 25-30eko markagailua erdietsi zuen...
Bidasoak Sporting Clube de Portugal taldearen kontra jokatuko du itzulerako neurketa
Jacobo Cuetararen mutilek bihar (martxoaren 28an) Sporting...
Plenitude ASOBAL Ligan puntuak batzen segitzea izanen da irundarren biharko helburua
Bidasoak, Sporting Club de Portugal taldearen kontra irabazi...
2009 eta 2012 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta egonen dira entrenamenduak
Txingudi Eskubaloi Klubak haurrentzako kanpusa antolatu du Aste...
Norgehiagoka hogei minutuz gelditu behar izan zuten, kantxa irristakor zegoelako
Bidasoak ezin hobe hasi du European Leagueko Last 16 fasea....
European Leagueko Last 16 faseko lehen jardunaldia izanen da biharkoa
Bidasoak, atsedenaren ondotik, bihar ekinen dio denboraldiko azken herenari....