BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN
Eskubaloia

BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN

Multzo Faseko hirugarren jardunaldian HC Motor talde ukrainarra garaitu du 26-22ko markagailuarekin

Bidasoak HC Motor talde ukrainarra hartu zuen mendean atzo iluntzean jokatutako EHF-ko Multzo Faseko hirugarren jardunaldian. Neurketa aurkariaren alde jartzen hasi bazen ere, talde irundarrak markagailuari buelta ematen jakin zuen eta, guztiz indarberrituta, irabazteko gai izan zen. Bertze bi puntu eskuratuta, Bidasoa sailkapeneko hirugarren postuan kokatu da, lau punturekin.

Gol gutxiko lehendabiziko zatia jokatu zuten bi taldeek atzo Artalekun. Lehenengo hamar minutuetan bina gol sartu zituzten eta bina berdinduta beraz, hasi zuten neurketa. 15. minututik aitzinera aldiz, partida zailtzen hasi zen etxeko taldearentzat. Motorrek aurrea hartu eta, bi eta hiru goleko errentarekin, bere alde jarri zuen markagailua atsedenaldirako (9-12).

Bigarren zatian, sentsazioak berreskuratu eta markagailua iraultzeko asmoz kantxaratu ziren Jacobo Cuetararen mutilak, eta horrela egin zuten. 34. minutuan, Asier Nietok sartutako golari esker, neurketa berdindu zuen Bidasoak. Ez hori bakarrik, Iñaki Caverok 38. minutuan lortutako puntuarekin talde irundarrak aurretik jartzea lortu zuen. Horrela, 45. minuturako, markagailua 20-16an jarri zuten bidasotarrek eta abantaila hori mantentzen ere jakin zuten norgehiagokaren bukaera arte. Azkenik, Bidasoak EHF-ko Multzo Faseko bigarren garaipena eskuratu zuen, 26-22ko markagailuarekin HC Motor taldea garaituz.

Bi puntu gehiagorekin sailkapenean, EHF-ko fase honek datorren asteartean izanen du jarraipena, Danimarkan, Skanderborg-Aarhusen taldearen kontra jokatuko duten neurketarekin. Bitartean, Jacobo Cuetararen mutilek Plenitude ASOBAL Ligari berrekingo diote larunbat honetan (azaroak 26), El Sargalen, Incarlopsa Cuencaren kontra.

(Argazkia: Eduardo Agreda)

BIDASOAK TITO DIAZ JOKALARIA FITXATU DU BI DENBORALDIRAKO
Eskubaloia

BIDASOAK TITO DIAZ JOKALARIA FITXATU DU BI DENBORALDIRAKO

Guadalajaratik etorriko da ezker hegaleko jokalaria eta bi denboraldiz egonen da Irunen

Bidasoak Alberto Diaz “Tito” jokalaria fitxatu duela iragarri...

OMENALDIEK ARTALEKUN ESKURATUTAKO GARAIPENA ESTALI ZUTEN
Eskubaloia

OMENALDIEK ARTALEKUN ESKURATUTAKO GARAIPENA ESTALI ZUTEN

Julen Aginagalde omentzeko baliatu zuen Bidasoak Puente Genilen kontrako garaipena

Bidasoak denboraldiko azken partidua jokatu zuen pasa den...

BIDASOAK DENBORALDIARI BUKAERA EMANEN DIO BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK DENBORALDIARI BUKAERA EMANEN DIO BIHAR ARTALEKUN

Azken partidua jokatzeaz gain, klubak eta zaleek Julen Aginagalde, Jon Azkue, Ander Ugarte, Victor Rodriguez eta Mihajlo Mitic agurtuko...

JULEN AGINAGALDEK URREZKO ETA BRILLANTEZKO INTSIGNIA ETA DOMINA JASOKO DITU
Eskubaloia

JULEN AGINAGALDEK URREZKO ETA BRILLANTEZKO INTSIGNIA ETA DOMINA JASOKO DITU

Espainiako Eskubaloi Erret Federazioaren zuzendaritzak ematen duen saria da hau eta ekainaren 10ean ospatuko den galan jasoko du aitortza Aginagaldek

Julen...

BIDASOAK SAILKAPENEKO LAUGARREN POSTUA ZIURTATU DU PARTIDU BATEN FALTAN
Eskubaloia

BIDASOAK SAILKAPENEKO LAUGARREN POSTUA ZIURTATU DU PARTIDU BATEN FALTAN

Bada Huescari zortzi golengatik irabazi ondotik, bidasotarrek bertze bi puntu garrantzitsu batu dituzte sailkapenera

Bidasoak azken bi denboralditan...

JACOBO CUETARA: «ETXEAN JOKATUKO DUTEN AZKEN PARTIDUA DA ETA GOGORRA IZAN DAITEKE»
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: «ETXEAN JOKATUKO DUTEN AZKEN PARTIDUA DA ETA GOGORRA IZAN DAITEKE»

Bidasoak denboraldiko azken aurreko neurketa jokatuko du bihar (18:30) Bada Huescaren etxean

Bidasoa denboraldiko azken txanpan sartua dago jada....

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika