BIDASOAK CUENCA JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK CUENCA JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN

Hilabete baten ondotik, Bidasoa etxean arituko da sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldearen kontra

Bidasoa etxera bueltatuko da hilabete baten ondotik. Talde irundarrak Artalekun jokatuko du denboraldiko 28. jardunaldia. Horretarako, Cuenca jasoko du, sailkapeneko bigarren postuan kokatuta dagoen taldea. Hauen arteko bi neurketa bihar ospatuko da, maiatzaren 20an, 18:30etik aitzinera.

Jacobo Cuetarak argitu duenez, “oraindik ere badira aukerak goiko postuetan, baina arduratsuak izan behar gara eta orain dugun laugarren postua babestu ere”. Denboraldia bukatzeko, hiru neurketa bertzerik ez ditu falta Bidasoak eta horietako lehena bihar bertan ospatuko da Artalekun. Orduan, Cuenca jasoko dute irundarrek, momentu honetan bigarren sailkatua dena. Entrenatzaileak gaineratu du “momentu hoberenean” heldu dela Cuenca Irunera, “abantailarekin eta maila oso altuarekin”.

Zaila izanen dela kontuan hartzen dute Bidasoako jokalari eta teknikariek, eta erronka berri hau gainditzeko “gugan zentratzea” izanen da gakoa prestatzailearen ustez: “Gol gutxien jaso duen taldea da. Oso ongi defendatzen dute, atezain on batekin. Gainera, erasoan ere, desoreka sortzen duten jokalari aunitz dituzte. Fisikoki talde oso ona da, Europa mailako taldea. Guretzat garrantzitsuena gugan pensatzea izanen da eta ahalik eta mailarik onena ematea”.

Hala ere, denboraldiko nekea ere nabaritzen dute Bidasoakoek, eta horrek lesioak pairatzea eraman ditu. Cuetarak jakinarazi duenez, “baja garrantzitsuak ditugu”, tartean Eneko Furundarenarena. Usurbildar gazteak ukondoan min hartuta jokatu zuen Granollersen kontrako partidua eta oraingo honetan, ezingo da kantxaratu. Honez gain, zalantza dira oraindik Rodrigo Salinas, Pedro Pacheco eta Victor Rodriguez, azken honek ere minduta jokatu baitzuen pasa den asteburuan.

Baldintzatuta baina etxekoen babesarekin aterako dira bihar kantxara Bidasoako jokalariak. Momentu zailetan egiten duen moduan, Jacobo Cuetararen taldea “lehiakor” izatera aterako da Artalekura eta afizioarekin batera, “dena emanen” dute.

Jacobo Cuetarak 500 partidu ASOBALen eta 200 Bidasoarekin

Biharko neurketa berezia izanen da, batez ere, entrenatzailearentzat. Pasa den asteburuan, Granollersen kontra, 200 partidu ofizial bete zituen Bidasoarekin. Oraingoan berriz, 500. neurketa jokatuko du ASOBAL Ligan. Beretzat ere berezia izanen dela adierazi du: “Harro nago eta oso hunkigarria da. Honek atzera begira jartzen zaitu eta lortu dudan guztiaz konturatzen naiz. Hau lortzea neretzat pentsaezina zen hasieran. Hainbertze urte ASOBALen egotea pozgarria da, baita Bidasoan ospatzea ere. Espero dut urte aunitzez gehiago izatea eta bihar garaipen batekin ospatzen ahal badugu, hobe”.

Iñaki de Mujikari omenaldia

Larunbateko jardunaldia Artalekun berezia izanen da eta omenaldiz betea. Jacobo Cuetarari eskainitakoari, Iñaki de Mujika zendu berri den kazetariari ere eskainiko diotena gehitu behar zaio. De Mujika Bidasoari lotua egon da urte aunitzez eta bera izan zen, zehazki, 1987an Bidasoa Ligako txapeldun izan zela iragarri zuena. Orduan Bidasoa Artalekun jokatzen ari zen eta kazetaria izan zen Barcelonak berdindu eta Bidasoak titulu hori irabazi zuenaren berri eman zuena. Momentu hori betirako islatua gelditu zen argazki batean eta hori bera izanen da Iñaki de Mujikaren ohiko eserlekuan jarriko dutela, lore-sorta batzuekin batera. 

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA
Eskubaloia

BIDASOAKO JOKALARI ETA ENTRENATZAILE OHIA FERNANDO BOLEA ZENDU DA

Boleak ASOBAL Liga, Errege Kopa, ASOBAL Kopa eta Europako Kopa irabazi zituen Bidasoan jokalari gisa, eta entrenatzaile moduan ASOBAL Ligara azken igoeraren...

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA
Eskubaloia

PIOTR MIELCZARSKI POLONIARRA BIDASOAKO DIZIPLINAN SARTUKO DA

Erdiko atzelari gaztea utzita ariko da BM Guadalajaran 2024/25 denboraldian

CD Bidasoak eta Piotr Mielczarski jokalariak akordioa lortu dute eta horren...

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”
Eskubaloia

ALEX MOZAS: “ONGI EGITEN DIREN GAUZAK APROBETXATU ETA INERTZIEKIN HAUTSI NAHI DUGU”

Alex Mozas izanen da heldu den denboraldiko Bidasoa Irungo entrenatzailea eta Javi Campo, Nacho Torrescusa eta Jorge Martinezekin batera lan eginen...

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA
Eskubaloia

HUGO SANCHEZ IZANEN DA ILCAPO HONDARRIBIAKO ENTRENATZAILEA

Sanchezi laguntzen, Eñaut Uruñuela egonen da bigarren entrenatzaile moduan eta Yon Gomezek atezainekin eginen du lan

CD Bidasoak eta Hondarribia...

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN
Eskubaloia

BIDASOA IRUNGO LAU JOKALARI EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN FINLANDIAN

Gorka Nietok, Eneko Furundarenak, Asier Iribarrek eta Julen Mujikak Finlandiaren kontra bi lagunarteko jokatuko dituzte aste honetan

Bidasoa Irungo...

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

SAN MARTZIAL SENIOR NESKEN III. ESKUBALOI TORNEOA BIHAR ARTALEKUN

Euskal Herri osotik etorritako sei taldek hartuko dute parte txapelketan

III. San Martzial Senior Nesken Eskubaloi Torneoa ospatuko da bihar, ekainaren...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika