BIDASOAK DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIA GALDU DU
Eskubaloia

BIDASOAK DENBORALDIKO LEHEN JARDUNALDIA GALDU DU

Benidormen aurka 26-23ko markagailuarekin galdu zuen talde irundarrak

Bidasoak ezin izan zuen Benidorm taldea garaitu ASOBAL Ligako lehen jardunaldian. Bazekiten partida zaila izanen zela, eta horrela erakutsi zuten bi taldeek kantxan. Nahiz eta bidasotarrak saiatu ziren gaizki hasi zuten neurketari buelta ematen, ez zen nahikoa izan eta azkenik, 26-23ko markagailuarekin galdu zuten. Jacobo Cuetara entrenatzaileak adierazi zuenez, taldea “ez zen lehiakorra izan” eta horretarako, “lanean jarraitu” beharko dute.

Neurketaren hasieratik nabarmena izan zen Benidormen indarra. Erritmo bizia ezarri zuen kantxan eta horri eutsiz, 4-0eko partziala ezarri zuen lehen bost minutuetan. Bidasoak honi aurre egin eta gol bakarrera hurbiltzea lortu zuen, baina lehen ordu erdia bukatu aurretik, Benidormek berriz bere nagusitasuna erakutsi eta bost goleko errenta erdietsi zuen, 16-11koa ipiniz.

Bigarren zatia desberdina izan zen Bidasoarentzat. Amore eman gabe borrokan jarraitu zuten eta Benidormek lortutako sei goleko errenta deuseztatu zuten azken bost minutuetan. 22ra berdindu zuten markagailua, baina etxeko taldea ez zegoen prest neurketa galtzeko eta berriz ere gogor jokatuz, 26-23koa ezarri zuten partidaren bukaerarako.

Jacobo Cuetara entrenatzailearen iritziz, “partidu oso konplikatua” izan zen: “Benidormen jokatzen diren neurketak zailak dira beti eta hori ikusi da gaur”. Bi taldeen artean “desberdintasun handia” egon zela onartu zuen eta Bidasoak “ohikoak ez diren akatsak” egin zituela. Partidaren azken minutuetan, hobe aritu zirela ere erran zuen Cuetarak, baina azkenean, “Benidormek zuen errenta eta hori aprobetxatu dute”. “Ez gara lehiakorrak izan, ez dugu gure maila eman eta lanean jarraitu beharko dugu etorkizunerako”, adierazi zuen prestatzaileak.

Denboraldiko lehen neurketa galduta, Bidasoak ortziralean ekingo dio bigarren jardunaldiari. Etxean arituko dira orduan, arratsaldeko 19:00etan, Frigorificos Morrazoren aurka.

(Argazkia: Julieta Osorio)

DA SILVA ETA SKRZYNIARZ BRASILGO ETA POLONIAKO SELEKZIOEKIN
Eskubaloia

DA SILVA ETA SKRZYNIARZ BRASILGO ETA POLONIAKO SELEKZIOEKIN

Bidasoako bi jokalariek euren selezioekin Munduko eta Europako Txapelketak prestatuko dituzte urrian

Bidasoako...

JACOBO CUETARA: “ARTALEKUREN BABESA BEHARKO DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ARTALEKUREN BABESA BEHARKO DUGU”

Bidasoak bihar ekingo dio Europako Txapelketa Kolstad Håndball taldearen kontra jokatuko duen neurketarekin

BIDASOAK HIRUGARREN GARRAIPENA JARRAIAN ESKURATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK HIRUGARREN GARRAIPENA JARRAIAN ESKURATU DU

Bidasotarrek 33-28ko markagailuarekin hartu zuten mendean Recoletas Atletico Valladolid taldea

Bidasoak denboraldi...

JACOBO CUETARA: “ASIER NIETO ETA JULEN AGINAGALDE BERRESKURATU DITUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “ASIER NIETO ETA JULEN AGINAGALDE BERRESKURATU DITUGU”

Bidasoak Valladolid jasoko du ortzirale honetan Artalekun

Bidasoak denboraldiko laugarren jardunaldia jokatuko du...

BIDASOA-KOLSTAD NEURKETARAKO SARRERAK SALGAI
Eskubaloia

BIDASOA-KOLSTAD NEURKETARAKO SARRERAK SALGAI

Irailaren 27an ospatuko da Artalekun EHF European Leagueko Bigarren Kanporaketako joaneko neurketa

Bidasoak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika