BIDASOAK ERREGE KOPAKO IBILBIDEA BUKATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO IBILBIDEA BUKATU DU

Talde irundarrak ez zuen garaipena eskuratu Trops Malagaren kontra eta agur erran behar izan dio Errege Kopari

Bidasoa Irunek Errege Kopako Bigarren Kanporaketa jokatu zuen atzo Trops Malagaren kontra eta 25-22ko markagailuarekin garaipenik gabe itzuli da etxera. Lehen abantailak Jacobo Cuetararen mutilentzat izan baziren ere, berdinketa askoko neurketaren ondotik, etxeko taldeak irabazi zuen eta hurrengo faserako txartela ere eskuratu zuen, Bidasoa Errege Kopako txapelketatik kanpo utziz.

Lehen zatia hasi eta Bidasoa aitzinetik jartzea lortu zuen lehen bost minutuetan (1-2). Berdinketa batzuen ostean, 15. minutuan egon zen talde irundarra aurretik azken aldiz, Julen Mujikak sartutako gol bati esker (6-7). Hortik aitzinera, talde bisitariak akats asko egin zituen eta Malagak hori aprobetxatuta, errenta lortzen hasi zen atsedenaldira 11-9koarekin iritsiz.

Bigarren zatian markagailu hori iraultzeko asmoarekin kantxaratu zen Jacobo Cuetararen taldea. Lehen sei minutuetan neurketa berdintzea lortu zuten bidasotarrek (36. minutuan, 12-12) eta aurretik ere jarri ziren partida bukatzeko hamar minutu geratzen zirenean (19-20). Errege Kopako txapelketari eutsiko ziotela pentsatzen zutenean ordea, Zilarrezko Ohorezko Mailan aritzen den Trops Malaga taldeak lehen zatiko errenta berriz ere berreskuratu eta 25-22ko markagailua erdietsi zuen jardunaldiaren bukaerarako, hurrengo faserako txartela lortuz eta Bidasoa txapelketatik kanpo utziz.

Errege Kopako ametsari agur erran ondotik, ASOBAL Ligako helburuei begira jarraitu beharko dute Bidasoako mutilek. Hain zuzen ere Artalekura bueltatuko da txapelketa hau eta talde irundarrak Blendio Sinfin taldea jaso beharko du bertan denboraldiko hamargarren jardunaldia jokatzeko. Neurketa larunbat honetan izanen da (azaroak 12), arratsaldeko 16:00etan.

(Argazkia: Arrate Morales)

CUENCA GARAITZEA IZANEN DA BIDASOAREN BIHARKO ERRONKA
Eskubaloia

CUENCA GARAITZEA IZANEN DA BIDASOAREN BIHARKO ERRONKA

Talde irundarrak ez du 1996. urtetik garaipenik eskuratu El Sargal kantxan

Bidasoa gaur goizean abiatu da...

BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN
Eskubaloia

BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN

Multzo Faseko hirugarren jardunaldian HC Motor talde ukrainarra garaitu du 26-22ko markagailuarekin

Bidasoak HC...

BIDASOAK BIHAR JASOKO DU ARTALEKUN HC MOTOR TALDEA
Eskubaloia

BIDASOAK BIHAR JASOKO DU ARTALEKUN HC MOTOR TALDEA

Bidasotarrek EHF-ko Multzo Faseko hirugarren jardunaldia jokatuko dute talde ukrainarraren kontra

Bidasoak bihar...

GURUTZ AGINAGALDEK LEHENDAKARITZAN JARRAITUKO DU
Eskubaloia

GURUTZ AGINAGALDEK LEHENDAKARITZAN JARRAITUKO DU

Beste hautagaitzarik ez zenez aurkeztu, Bidasoako bazkideek Gurutz Aginagalderen zerrenda aukeratu zuten

Bidasoa...

GRANOLLERSEK IRABAZI ZITUEN PUNTUAK ARTALEKUN
Eskubaloia

GRANOLLERSEK IRABAZI ZITUEN PUNTUAK ARTALEKUN

Neurketa parekatua jokatu ondotik, kataluniarrek eskuratu zuten jardunaldiko garaipena 30-32ko markagailuarekin

BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN

Talde irundarrak Plenitude ASOBAL Ligako bigarren talderik onena hartuko du etxean, bihar 18:00etan

Bidasoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika