RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
16 Urt, 2023
Kadagua Eskubaloiaren 35. urteurrena ospatzeko, Bidasoak Anaitasunaren kontra lagunartekoa jokatu zuen eta garaipenarekin itzuli zen etxera
Bidasoak Helvetia Anaitasunaren kontra jokatu zuen larunbatean urteko lehen lagunartekoa. Zallan aritu ziren bi taldeak elkarren kontra, Kadagua Eskubaloiaren 35. urteurrena ospatzeko, eta Irungo taldeak 35-33ko markagailurekin eskuratu zuen bertan garaipena.
Neurketa oso parekatua jokatu zuten bi taldeek pasa den larunbateko lagunartekoan. Jacobo Cuetarak hamaika jokalari zituen kantxan, lehen taldeko lau internazionalak kanpoan baitzeuden eta bigarren taldea ere ligako partida jokatzen ari baitzen. Horrela, Ander Garcia jubenila izan zen Bidasoako atezaina eta beraz, lehen taldearekin debuta egin zuen.
Bidasoa aurretik egon zen lehen zati guztian zehar, baina azken minutuetan eta bigarren zatian ere, Anaitasunak nagusitasuna erakutsi zuen eta lau goleko errenta eskuratu zuen (18-22, 35. minutuan). Hala ere, Jacobo Cuetararen mutilek berdinketa eskuratu zuten 50. minutuan (28-28) eta azken momentuetan, aitzinetik jartzea ere lortu zuten, behin-betiko 35-33ko markagailua ezarriz.
Irungo taldeak urtarrilaren azken asteburuan jokatuko ditu azken lagunartekoak. Tolosan arituko dira urtarrilaren 27 eta 28a, bertako klubaren mendeurrena eta eskubaloi sailaren 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten txapelketan. Bidasoaz gain, Civitas BM Guadalajara, BM Logroño La Rioja eta Billere taldeek ere hartuko dute parte.
RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio...
2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio
Bidasoa...
Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra