BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN

Talde irundarrak Plenitude ASOBAL Ligako bigarren talderik onena hartuko du etxean, bihar 18:00etan

Bidasoak, Leonen porrota jaso ondotik, bertze neurketa zail bati egin beharko dio aurre asteburu honetan. Hain zuzen ere, Plenitude ASOBAL Ligako momentu honetako bigarren talderik onena jaso beharko dute Jacobo Cuetararen mutilek etxean. Norgehiagoka garrantzitsua eta gogor hau bihar ospatuko da, azaroaren 19an, arratsaldeko 18:00etan.

Jacobo Cuetararen hitzetan “aurrera egin behar” du taldeak. Ademar Leonen kontrako porrota alde batera utzi eta bihar jokatuko duten “partidu garrantzitsuan pentsatu”. Neurketa gogorra izanen da gainera, izan ere, Granollers “Ligako bigarren talderik onena da momentu honetan eta oso indartsu dago”, Cuetarak erran duenez. “Guretzat bi puntu garrantzitsu jokatzen dira bihar, aurre egiten lagunduko digutenak. Beraz, etxean indartsu aritu behar gara”, gaineratu du.

Kataluniarren inguruan, “erritmo handiko talde bat” dela aipatu du entrenatzaileak, “kohesionatua eta desoreka sortarazten duten jokalariekin. Aurkari oso zaila”. Hala ere, Bidasoak akatsak konpondu eta Granollersi aldea ateratzen saiatu beharko da. “Porrotetan izan dugun ahultasuna kontrola galtzea izan da, batez ere markagailuan atzetik gaudenean eta partzial handi bat egiten digutenean”, onartu du prestatzaileak. Gainera, “jokoan heldutasun eza” izan dutela ere adierazi du, nahiz eta gero “neurketa iraultzeko puntuan egon garen ere”.

Hala ere, arazo guzti horiek kanpoan jokatu dituzten neurketetan nabaritu dituzte. Etxean, aldiz, garaipen zabalak eskuratu dituzte eta lehiakor ibili da Bidasoa. Honek euren alde jokatuko du bihar, izan ere, Artalekuren babesa somatuko dute jokalariek eta abantaila horrekin eginen diote aurre Granollersen aurkako neurketa zailari. 

CUENCA GARAITZEA IZANEN DA BIDASOAREN BIHARKO ERRONKA
Eskubaloia

CUENCA GARAITZEA IZANEN DA BIDASOAREN BIHARKO ERRONKA

Talde irundarrak ez du 1996. urtetik garaipenik eskuratu El Sargal kantxan

Bidasoa gaur goizean abiatu da...

BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN
Eskubaloia

BIDASOAK BI PUNTU GEHIAGO BATU DITU EHF-KO SAILKAPENEAN

Multzo Faseko hirugarren jardunaldian HC Motor talde ukrainarra garaitu du 26-22ko markagailuarekin

Bidasoak HC...

BIDASOAK BIHAR JASOKO DU ARTALEKUN HC MOTOR TALDEA
Eskubaloia

BIDASOAK BIHAR JASOKO DU ARTALEKUN HC MOTOR TALDEA

Bidasotarrek EHF-ko Multzo Faseko hirugarren jardunaldia jokatuko dute talde ukrainarraren kontra

Bidasoak bihar...

GURUTZ AGINAGALDEK LEHENDAKARITZAN JARRAITUKO DU
Eskubaloia

GURUTZ AGINAGALDEK LEHENDAKARITZAN JARRAITUKO DU

Beste hautagaitzarik ez zenez aurkeztu, Bidasoako bazkideek Gurutz Aginagalderen zerrenda aukeratu zuten

Bidasoa...

GRANOLLERSEK IRABAZI ZITUEN PUNTUAK ARTALEKUN
Eskubaloia

GRANOLLERSEK IRABAZI ZITUEN PUNTUAK ARTALEKUN

Neurketa parekatua jokatu ondotik, kataluniarrek eskuratu zuten jardunaldiko garaipena 30-32ko markagailuarekin

BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERS JASOKO DU BIHAR ARTALEKUN

Talde irundarrak Plenitude ASOBAL Ligako bigarren talderik onena hartuko du etxean, bihar 18:00etan

Bidasoak,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika