BIDASOAK INCARLOPSA CUENCA MENDEAN HARTU ZUEN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK INCARLOPSA CUENCA MENDEAN HARTU ZUEN ARTALEKUN

38-32ko markagailuarekin amaitu zen denboraldiko atsedenaldiaren ondoren irundarrek jokatutako lehen partidua

Atzo, arratsaldeko 20:30ean, Bidasoak etxean jaso zuen Incarlopsa Cuenca taldea, Sacyr Asobal Ligako hamargarren jardunaldiari ekiteko asmoz. Jacobo Cuetararen mutilak indartsu atera ziren jokalekura, eta Jon Azkueren lehendabiziko golarekin hasi ziren abantaila hartzen. Lau goleko aldea edukitzea ere lortu zuten irundarrek lehenengo zatian (13-9), baina etsaiek sendo erasotzen hasi ziren eta aldea murriztu zuten markagailua beraien alde jarriz. Hala ere, atsedenaldia hasteko bi segundu falta zirela, Kauldi Odriozolak gola sartu eta partidua berdintzea lortu zuen, talde bakoitzak 17na puntu eskuratuz.

Lehen zatian bi taldeak oso pareko aritu baziren ere, Bidasoak bigarren zatian defentsa lan ikaragarria egin zuen, baita eraso eraginkorra ere Dariel Garcia goleatzailearen ahaleginarekin. Lau goleko aldea edukitzea lortu zuten irundarrek 40. minuturako (26-22), eta hortik aurrera ezinezkoa egin zitzaion Cuencari markagailua iraultzea. Bidasoak eginiko erasoaren aintzinean indarberritu beharrean, kanpoko taldea txiki eginda geratu zen eta jokaldia erraztu zien irundarrei. 50. minutura bederatzi goleko errentarekin ailegatu ziren etxekoak (35-26) eta nahiz eta alde hori murriztu, azkenik 38-32ko markagailuarekin amaitu zen neurketa.

Garaipen garrantzitsua izan zen hau Bidasoarentzat, izan ere, lehendabiziko aurrez aurrekoa zen atsedenaldiaren ondoren eta beraien indarrak neurtzeko momentua zen. Jacobo Cuetararen hitzetan, “taldea urduri ikusi dut hasieran eta guretzat ohikoak ez diren akatsak egin ditugu, bai erasoan eta baita defentsan ere”. Hala ere, bigarren zatian errendimendua hobetu zutela onartu zuen: “Defentsa lan erabakigarria egin dugu eta hori markagailuan islatu da. Eraso oso ona egin dugu ere, bizitasun handikoa”.

Ospakizunez betetako jardunaldia

Irabazteaz gain, atzoko arratsaldean beste lorpen batzuk ere izan zituzten Bidasoako bi jokalarik. Alde batetik, Kauldi Odriozolak 500. gola sartzea lortu zuen neurketako lehen zatiko azken puntuarekin. Sacyr Asobal Ligan jokatu dituen 124 partiduetan metatutako golak izan dira hauek eta berak esan zuen moduan, “oso gustora nago gaurko garaipenarekin eta 500 golekin, eta ea beste pila ere sartzeko aukera izan dezakedan”.

Bestetik, Victor Rodriguezek ere, ligaren barruan, bere ibilbideko 400. gola sartu zuen, partidua 16ra berdindu zuenean. Jokalariak berak onartu zuen bezala, “oso eskertua nago eskubaloian aritzen egon naizen urte guzti hauengatik, eta espero dut horrela jarraitzea”. Honez gain, partidua hasi aurretik, Jose Manuel Sierra atezainak urriko Ligako jokalari onenaren saria jaso zuen Gurutz Aginagalderen eskutik eta ikusleen txalo zaparraden artean.

Azkenik, Bidasoa taldeak Sacyr Asobal Ligako partidu batean inoiz sartutako gol gehienen marka berdindu zuen atzokoan. Guztira, 38 gol sartu zituzten, 1994/1995ko denboraldian Octavio Pilotes Posada taldearen aurka izan zuten neurketa egin zuten moduan.

(Argazkia: Arrate Morales)

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN

AZKEN ORDUKOA:

Bidasoa taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi berri du gaur talde guztiari egindako koronabirus diagnosi froga...

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN

35-27 markagailuarekin amaitu zen Batcho BM Torrelavega taldearen aurka jokatu zuen neurketa

Larunbat honetan...

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN

Oraingo honetan, Sacyr Asobal Ligako partidua izango da Batcho BM Torrelavegaren aurka

Astearteko porrota eta gero,...

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO
Eskubaloia

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO

EHF-ko hirugarren jardunaldia 24-26ko markagailuarekin amaitu zen Toulouseren alde

Artalekuk EHF Ligako hirugarren...

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS
Eskubaloia

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS

Palau d´Esportsen aritu ziren irundarrak, 1.100 zaleen aurrean

Larunbat eguerdian neurtu zen Bidasoa...

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN

Bihar 12etan izango dute irundarrek neurketa Fraikin Balonmano Granollers-en aurka

Asteazkeneko garaipena eta gero,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika