09 Mai, 2022
Talde irundarrak 32-30eko markagailuarekin galdu egin zuen eta ez zuen punturik batu sailkapenean
Bidasoak Torrelavegaren aurka jokatu zuen larunbateko neurketa, eta 32-30eko markagailuarekin galdu zuen Vicente Trueba kiroldegian. Nahiz eta aurretik ibili ziren zenbait minutuetan, etxeko taldeak bere indarra erakutsi zuen azkeneko zatian eta irabaztea lortu zuen. Horrela, Bidasoak ez zuen punturik eskuratu eta sailkapeneko hirugarren postura jeitsi zen.
Lehenengo zatia hasi eta erasoan sendo jokatzen hasi zen Jacobo Cuetararen taldea. Honekin, aurretik jarri ziren bidasotarrak eta hiru goleko aldea ere ireki zuten markagailuan. Hala ere, etxeko taldeak honi buelta eman eta 26. minututik aurrera, neurketaren buruzagiak izaten hasi ziren, atsedenaldia 18-16koarekin iritsiz.
Aldegeletatik itzulita, Bidasoa berriz ere indarrez hasi zen eta markagailua iraultzea ere lortu zuen, norgehiagoka amaitzeko bederatzi minutu falta zirenean, 25-28koa ezarriz. Hala eta guztiz ere, etxeko taldeak ez zuen amore eman eta 7-2ko partziala lortuta, azkenean garaipena eskuratu zuen, 32-30ekoarekin.
Emaitza honekin, talde irundarrak ez zuen punturik eskuratu eta sailkapeneko hirugarren postura jeitsi da, Granollersek asteburu honetan garaipena lortu eta gero. Bidasotarrek hurrengo partiduan lortu beharko dute egoera honi buelta ematea, Valladoliden aurka Artalekun jokatuko duten neurketan hain zuzen ere.
(Argazkia: Luis Palomeque)
Talde irundarrak 33-26ko markagailu zabalarekin irabazi zuen Valladoliden aurka larunbatean Artalekun
Pasa den...
Arrate Eibar 31-39 menderatu ostean, Il Capo Hondarribiak sailkapeneko hirugarren postuan bukatu du aurtengo denboraldia
Ekainaren 4ean ospatuko da finalerdia Zaragozako Principe Felipe Jauregian
Bidasoak Granollers izango du aurkari...
Etxeko taldea irabaztera aterako da kantxara, sailkapenean ahalik eta puntu gehien batzeko helburuarekin
Bidasoak...
Klub irundarraren digitalizazio prozesuaren barrenean, bazkide txartela eta partiduetarako sarrerak mugikorrean edukitzea da helburuetako bat