BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

Hiru asteetako atsedenaldia eta gero, Bidasoa taldeak atzo ospatu zuen bere urteko lehen entrenamendua Artalekun. Jokalariek banakako lanean aritu dira egun hauetan, baina atzo hasi ziren taldekako lanarekin. Beste hiru astez ibiliko dira elkarrekin entrenatzen helburu nagusia otsaileko hitzorduak prestatzea izango delarik.

Irundarrak otsailaren 2an hasiko dira berriro ere lehian, baina bitartean hurrengo hilabetean izango dituzten hitzordu guztiak prestatzen jarraitu beharko dute. Honetarako gainera, bi lagunarteko ere jokatuko dituzte urtarrilean. Lehendabizikoa 21ean ospatuko da Unicaja Banco Sinfin taldearen aurka, oraindik zehaztu gabe dagoen kantxan. Bigarren lagunartekoa berriz, Pulpo Eskubaloi Klubaren kontra izango da, Lubaki kiroldegian, urtarrilaren 28an arratsaldeko 20:30ean.

Jacobo Cuetara entrenatzaileak entrenamenduaren ondoren azaldu zuenez, “hiru asteko atsedena izan dugu, bakarkako lanarekin, baina taldeko lana egin gabe. Deskantsu hau denboraldiko lehendabiziko zatitik errekuperatzeko balio izan zaigu, baita bigarren zati hau gogoz hasteko ere”. Prestatzaileak gainera, hurrengo asteko hitzorduak nola izango diren aurreratu zuen: “Orain hiru astez taldekako lana egingo dugu. Gure helburua urtea bukatu zenean genuen maila errekuperatzea izango da, denboraldiari ahalik eta baldintza onenetan ekiteko. Bi lagunarteko izango ditugu urtarrilean, eta ondoren, otsailean, lehiaketa hasiko dugu. Hasieran, bi jardunaldi jokatuko ditugu astean eta gero, hiru partidu izango ditugu astero. Horrela, modu progresiboan, ahalik eta hobekien egokituko gara otsailean izango ditugun partidu mordoetara”.

Mikel Zabala jokalariak ere hilabete honetako entrenamenduen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen: “Urtarrila garrantzitsua da guretzat, atsedenaldiaren ondoren berriro ere erritmoa hartzeko. Gabonetan lan egin dugu, baina oraindik ez dugu baloia ukitu eta oso garrantzitsua da abenduan genuen maila lortzeko, eta otsailean datozen partidu gogorretara ere ondo heltzeko”.

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA

Irundarrek Unió Esportiva Sarrià-ri 25-38 irabazi zioten atzo, Errege Kopako bigarren kanporaketan

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN

Urteko azken partidua jokatuko du Bidasoak gaur, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, gaueko 21etan

Bidasoako...

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN

Irundarrek atzo jokatu zuen Pfadi Winterthur taldearen aurka eta 23-37ko markagailuarekin irabazi zuen, bi puntu gehituz sailkapenera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika