BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN
Eskubaloia

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN

Atsedenaldira 12-12 berdinketarik iritsi ziren bi taldeak, baina Tatran Presoven hasierako 4-0 partziala erabakigarria izan da neurketa amaieran.

Honako hau da EHF European Leaguea, taldeek ez dituzte akatsak bakartzen. C.D. Bidasoa Irunek neurketa serioa jokatu zuen Eslovaquian Tatran Presoven aurka, atsedenaldira 12-12 iritsi dira, baina bigarren zatiko hasierak irundarren lanak zaildu ditu. 4-0 partziala lortu du etxeko taldeak (16-12), C.D. Bidasoa Irunek bederatzi minutu eman ditu golik egin gabe, eta nahiz eta neurketa amaieran gol bakarrera hurbildu eta berdintzeko aukerak izan, Jacobo Cuetararen taldea ez da markagailua iraultzeko gai izan (27-25).

EHF European Leagueko A multzoko lehen norgehiagokako lehen minutuak era onean hasi ditu C.D. Bidasoa Irunek. Neurketa gobernatzen hasi zen eta bost aldiz erdietsi zuen bi golen aldeko errenta. Lehen minutu horietan, Julen Aginagalde hiru gole egin dituelarik izan da talde irundarraren golegile nagusia. Halere, ezin izan du bi goleko aldea areagotu eta Tatran Presov markagailuan hurbiltzen joan da, markagailuan aurretik jarri diren arte (10-9, 26’). C.D. Bidasoa Irunek bere lanarekin segitu du eta bi irundarren eskutik, Ander Ugartek eta Iñaki Caverok egin dituzte golak, 10-11 ezarri dute markagailuan. Bazirudien Jacobo Cuetararen taldea atsedenaldira markagailuan aurretik joango zela, baina Thomas Recicarrek erdietsitako golak ahalbidetu zuen bi taldeak 12-12 berdinketarekin aldagelen bidea hartzea.

Presov abiadan irten da aldageletatik; C.D. Bidasoa Irunek, aldiz, maldan gora. 4-0 partziala lortu du etxeko taldeak (16-12) eta Bidasoak bederatzi minutu eman ditu golik egin gabe, minutu gehiegi Europan lehiatzeko (18-13, 39’). Jacobo Cuetarak hutsartea eskatu du, C.D. Bidasoa Irun beste jarrera batekin itzuli da kantxara eta minutuak aurrera egin ahala, aldea jaten hasi dio Tatran Presovi. Gol bakar batera ere hurbildu zen talde irundarra (20-19, 50’), baina ez zen guztiz gai izan berdinketa gauzatzeko. Lau aukera izan ditu horretarako, nekeak eta aurretik eginiko esfortzuak erasoan zuzentasuna ez izatea erakarri du eta Oliver Rebec arduratu da neurketa erabakitzeaz (27-25).

Fitxa teknikoa

27 - Tatran Prešov (12+15): Santos, Pacheco (5, 2 p.), Linhares (4), Kasatkin (1), Michalka (1), Caballero (5, 1 p.); Leben, Rábek (3, 2 pen.), Fech (1), Recicar (1), Kiril Radcenko, Alexandr Radcenko, Kravcak, López (6, 3 p.), Kuran.

25 - Bidasoa Irun (12+13): Ledo (1), Cavero (2), Zabala (1), Aginagalde (5), Salinas (2), Tesoriere, Francisco da Silva; Sierra, Ugarte (3), Santano, Odriozola (2), Renaud-David (3), Azkue (1), Nieto, Rodríguez (2), Fernández (3, 1 p.). 

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK HITZORDU GARRANTZITSUA IZANGO DU BIHAR SUITZAN

AZKEN ORDUKOA:

Bidasoa taldeak prentsa ohar baten bidez jakinarazi berri du gaur talde guztiari egindako koronabirus diagnosi froga...

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN SENDOA LORTU ZUEN ATZO ARTALEKUN

35-27 markagailuarekin amaitu zen Batcho BM Torrelavega taldearen aurka jokatu zuen neurketa

Larunbat honetan...

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK BESTE HITZORDU BAT DU LARUNBATEAN ARTALEKUN

Oraingo honetan, Sacyr Asobal Ligako partidua izango da Batcho BM Torrelavegaren aurka

Astearteko porrota eta gero,...

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO
Eskubaloia

BIDASOAK ETSAI GOGORRA IZAN ZUEN ARTALEKUN ATZO

EHF-ko hirugarren jardunaldia 24-26ko markagailuarekin amaitu zen Toulouseren alde

Artalekuk EHF Ligako hirugarren...

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS
Eskubaloia

BIDASOAK 28-34 GARAITU ZUEN GRANOLLERS

Palau d´Esportsen aritu ziren irundarrak, 1.100 zaleen aurrean

Larunbat eguerdian neurtu zen Bidasoa...

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN
Eskubaloia

BIDASOAK GRANOLLERSERA BIDAIATUKO DU ASTEBURU HONETAN

Bihar 12etan izango dute irundarrek neurketa Fraikin Balonmano Granollers-en aurka

Asteazkeneko garaipena eta gero,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika