BOST URTEREN OSTEAN, ILCAPO HONDARRIBIA LEHEN MAILA NAZIONALERA BUELTATU DA
Eskubaloia

BOST URTEREN OSTEAN, ILCAPO HONDARRIBIA LEHEN MAILA NAZIONALERA BUELTATU DA

BM Castellon, Utebo eta Leganes garaitu ditu Bidasoaren harrobiko taldeak eta denboraldi hasieran ezarritako helburua bete du. Talde bidasotarrak neurketa bakar bat ere galdu gabe eman dio amaiera denboraldiari.

Aitor Etxaburuk zuzentzen duen taldea jaun eta jabe izan da Leganesen jokatu zen Lehen Maila Nazionalerako igoera fasean. Denboraldi osoan zehar, nagusitasuna erakutsi dute jokatu duten aurkari guztien aurka. Lehen neurketan, Muskizen aurka 25-25 berdintzeaz gain, gainontzeko neurketak irabazi dituzte. Klubarentzat garrantzi handia zuen igoera materializatu dute, baita denboraldi hasieran zuten helburua bete ere. Ez BM Castellon, ez Utebo eta ezta etxean jokatzen zuen Leganes ere, ez dira gai izan Ilcapo Hondarribia estutasunetan jartzeko. Bost urte eta gero, talde bidasotarra Lehen Maila Nazionalera bueltatu da.

Ilcapo Hondarribiako jokalariek ostiralean ekin zioten igoera faseari eta 17 goleko aldearengatik mendean hartu zuten Valentziako Txapelduna den BM Castellon (37-20). Lehen neurketan, Tao Gay-Emaparan eta Raul Olalla izan ziren golegile nagusiak (5 gol egin zituzten), Mikel Galanek eta Hugo Martiarenak gauzatutako lau golak ere oso lagungarriak izan zitzaien.

Larunbatean, bigarren neurketaren txanda izan zen, Aragoiko Utebo taldearen aurka jokatzeko unea. Lehen neurketan erasoko lana azpimarratzekoa izan bazen, bigarren partidu honetan defentsa izan zen erabakigarria. Aragoiko txapeldunak hobe ekin zion neurketari eta 3-5 aurreratu ziren markagailuan. Aitor Etxaburuk hutsartea eskatu zuen, jokalariak kokatu eta neurketa hankaz gora jarriko zuen partziala erdietsi zuten. Markagailua 14-5 irauli zuen Ilcapo Hondarribiak eta atsedenaldira 16-6 aldeko markagailuarekin heldu zen. Erosoa baino gehiago zen aldea ondo kudeatu zuen eta 28-17 bukatu zen neurketa. Berriro ere, neurketan bost gol lortu zituelarik, Raul Olalla izan zen jokalari baliotsuena; honi jarraiki, Hugo Martiarenak, Gorka Nietok, Mikel Galanek eta Asier Satrustegik lau aldiz asmatu zuten ate aurrean.

Azken neurketa jokatu behar zuen Ilcapo Hondarribiak, bi neurketak irabazi zituen eta etxean jokatzen zuen Leganesen aurka. Norgehiagoka bereganatzen zuenak eskuratuko zuen Lehen Maila Nazionalerako igoera, talde hori bidasotarra izan zen. Hasierako 2-2 berdinketa hautsi ondoren, Aitor Etxabururen taldeak bost goleko errenta eskuratu zuen atsedenaldira 8-13 alde emaitzarekin iristeko. Lehen zatian, Joseba Zabala atezainak egin zuen lana aipagarria izan zen, lau gelditu jarraian egin zituen Ilcapo Hondarribia bost goleko aldera hauspotzeko. Atsedenalditik bueltan, bikain jakin zuten aldea kudeatzen eta igoera emango zien garaipena erdietsi zuten (19-30). Tao Gay-Emparanek, Gorka Nietok eta Mikel Galanek garaipenaren bidea 5 golekin erraztu zuten, Eneko Furundarenak ere lau gol gauzatu zituelarik paper garrantzitsua jokatu zuen hirugarren eta azken neurketa erabakigarrian. 

Neurketa bukatuta, ospakizunetarako unea iritsi zen. Ilcapo Hondarribiako jokalariek gogotik kantatu eta garrasi egin zuten Manuel Cadenas kiroldegiko pistan, jabedun ziren Bidasoarentzat oso garrantzitsua zen lorpena egikaritu zutela. Talde irundarraren harrobia garatzeko ezinbestean lortu beharreko plaza zen Lehen Maila Nazionalekoa; orain, zailena egokitzen zaie: Lehen Maila Nazionalerako txapelketa prestatu eta mantentzea.

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA
Eskubaloia

BIDASOAK BENIDORM-EN AURKA JOKATUKO DU ERREGE KOPA

Irundarrei Benidorm-en aurka lehiatzea egokitu zaie Errege Kopako hirugarren kanporaketarako egindako zozketan

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU
Eskubaloia

BIDASOAK URTEKO LEHEN ENTRENAMENDUA EGIN DU

Gabonetako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere martxan jarri dira Bidasoako jokalariak otsailean izango dituzten hitzorduak prestatzen

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO HURRENGO FASERA

Irundarrek Unió Esportiva Sarrià-ri 25-38 irabazi zioten atzo, Errege Kopako bigarren kanporaketan

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO NEURKETA IZANGO DU GAUR SARRIÀN

Urteko azken partidua jokatuko du Bidasoak gaur, Unió Esportiva Sarrià taldearen aurka, gaueko 21etan

Bidasoako...

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO
Eskubaloia

ORLEN WISLA PLOCK BIDASOA BAINO INDARTSUAGO

Talde poloniarrak 33-26ko markagailuarekin garaitu zuen Bidasoa aste honetako Europako bigarren neurketan

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN
Eskubaloia

BIDASOAK GARAIPEN ZABALA ESKURATU DU SUITZAN

Irundarrek atzo jokatu zuen Pfadi Winterthur taldearen aurka eta 23-37ko markagailuarekin irabazi zuen, bi puntu gehituz sailkapenera

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika