Calderonek jantzi du Bidasoako lehen maillot horia

Gomur Liebana taldeko Steven Calderón kolonbiarrak irabazi du Bidasoa Itzuliko lehen etapa. Igantzin dagoen IrriSarri Land abentura parkean lortu du garaipena, azken maldan Julen Amezqueta (Baqué Campos) eta Enric Mas (Specialized-Fundación Alberto Contador) gainditu ondoren. Irungo Urdanibia plazan irten da Bidasoa Itzuliaren 43.edizioko lehen etapa. Abiadura handian egin dituzte txirrindulariek lehen kilometroak. Tentsioa agerikoa izan da, eta ondorioa izan du azken mendatea hasi baino lehen. 15-20 txirrindulari inguruko taldea erori egin da. Horien artean, Caja Rural taldeko Jonathan Lastra, lasterketa irabazteko faboritoetako bat. IrriSarri Land-era iristeko azken malda gogorretan, tropela erabat hautsi da, eta indartsuenen taldean, Steven Calderón izan da nagusi. Maillot horiaz gainera, mendikoa eta erregulartasunarena ere jantzi ditu.

 

SAILKAPENA (ETAPA ETA OROKORRA)

1 CALDERóN, STEVEN (Gomur) 2:21:59

2 AMEZQUETA, Julen (Baqué Campos) +1″

3 MAS, Enric (Specialized-F.A. Contador) +1″

4 ROSóN, Jaime (Caja Rural-Seguros RGA) +1″

5 BARCELó, Fernando (Specialized-F.A. Contador) +6″

6 RODRíGUEZ, Cristián (Caja Rural-Seguros RGA) +10″

7 DE WHITE, Matthias (VL Tecnics-Esperza) +13″

8 ZACCANTI, Filippo (Team Colpack) +14″

9 ZATESHILOV, Evgeny (Lokosphinx) +16″

10 ZHURALEV, Vadim (Lokosphinx) +16″

ARAZO MEKANIKOEN ONDORIOZ, EZIN GUZTIZ DISFRUTATU

Katea atera eta hanka lurrean jarri behar izan zuen Haimar Etxeberriak Flandesko Munduko Txapelketan.

“Oso ondo sentitzen nintzen txirrinda gainean,...

“MUNDIALEAN LEHIATZEKO AMETSA BETEKO DUT, EZIN DUT SINETSI”

Flandesen jokatuko den txirrindularitzaren Munduko Txapelketara joan aurretik, Haimar Etxeberria txirrindulari irundarrak Antxeta Irratiko Kiroletik saioan parte hartu...

FLANDESEN ERE BAI

Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra Flandesen, Belgikan, jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Haimar Etxeberriaren...

EUROPAN ERE, ONENEN ARTEAN

Txekiar Errepublikan jokatu den Bakearen Lasterketan sailkapen orokorreko 32. postuan bukatu du Haimar Etxeberriak.

Bakearen Lasterketa ospetsua UCIren...

HAIMAR ETXEBERRIAK ‘ONE BELT ONE ROAD NATIONS CUP’ HUNGARIAKO LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU

Francisco Javier Cerezo, Espainiar Estatuko junior mailako hautatzaileak, txirrindulari irundarra hautatu du nazioarteko bi lasterketa jokatzeko.

Gaurtik...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika