RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
25 Aza, 2022
Talde irundarrak ez du 1996. urtetik garaipenik eskuratu El Sargal kantxan
Bidasoa gaur goizean abiatu da Cuencara. Izan ere, bihar 16:00etan, Incarlopsa Cuenca taldearen kontra arituko da, Plenitude Asobal Ligaren barrenean. Jacobo Cuetarak aipatu duen moduan, talde irundarrak 1996. urteaz geroztik ez du garaipenik eskuratu El Sargalen eta beraz, biharko erronka bolada horri bukaera ematea izanen da.
Jacobo Cuetararen taldea “egutegiko tarte zail batean” dagoela aipatu du gaur goizean entrenatzaileak. Hala ere, talde guztiak egoera berean daudela ere azpimarratu nahi izan du. Zailtasun honi, “aurkari zuzenei beraien etxean aurre egitea” gaineratu beharko zaio, hori izan baita Bidasoari egokitu zaiona.
Incarlopsa Cuencaren kasuan gainera, “kantxa zail bat” dela ere adierazi du prestatzaileak. Datu bat, erraterako, talde irundarrak 1996. urtetik bertan garaipenik eskuratu ezin izan duela da. Honez gain, Cuenca, momentu honetan, “Ligako hirugarren talderik onena da”, Cuetararen hitzetan.
Bidasoaren erronka beraz, Cuenca garaitzea izanen da eta “azken urteetako bolada txarrari buelta ematea”, entrenatzailearen erranetan. Honekin, gainera, “gauza asko erakutsiko genizkion geure buruari”, Cuetarak adierazi duen moduan, “sailkapenean goian dagoen talde bati irabaztea, etxetik kanpo eta Copa Asobalen egoteko borrokatzea… Aukera handi bat izateko baldintzatzaile guztiak ditu”.
RK Metaloplastika Sabac taldean aritzen da gaur egun pibotea, baita Serbiako selekzioan ere
Bidasoa Klubak...
Benidorm taldea jasoko du Artalekun, bigarren itzuliko lehen jardunaldia jokatzeko
Bidasoak bihar emanen dio...
2022/2023ko denboraldia bukatuta, jokalari irundarrak ere bere ibilbide profesionalari agur erranen dio
Bidasoa...
Azken denboraldietan urruñarrak minutu gehiago izan ditu lehen taldearekin eta, oraindik ere, bertze bi urtez jarraituko du Irunen
Ortziralean eta larunbatean ospatu zuten Tolosako Txapelketa eta Bidasoak jokatutako bi partidak irabazi zituen
Bidasoa eta Salinas aurre-akordio batera iritsi dira eta horren ondorioz, datozen bi denboraldietan, Irungo taldeko jokalaria izanen da txiletarra