“DENBORALDI ZORAGARRIA IZAN DA, BAINA DATORREN DENBORALDIARI BEGIRA, KALITATEAN JAUZIA EMAN BEHAR DUGU”
Futbola

“DENBORALDI ZORAGARRIA IZAN DA, BAINA DATORREN DENBORALDIARI BEGIRA, KALITATEAN JAUZIA EMAN BEHAR DUGU”

Gorka Etxeberriak, Real Unioneko kirol-zuzendaria, denboraldiaren balantzea egiteko agertu da prentsa aurrean.


Zoragarria hitza erabili du Gorka Etxeberriak gaurko agerraldian Real Unionek egin duen denboraldia deskribatzeko. “Urte hasieran ezarritako helburuak bete direla”, adierazi du talde txuri-beltzaren kirol-zuzendariak. Real Unionek, bigarren fasean, 1.Federazio mailan aritzeko txartela lortu zuen denboraldia bukatzeko bi neurketen faltan, eta datorren denboraldian Espainiako Futboleko brontzezko mailarik gorenean jokatuko du. Horrek dakartzan zailtasun guztiekin. Hain zuzen ere, gaurkoan, Gorka Etxeberria etorkizunari begira jarri da.

“Denboraldia zoragarria izan da, baina ezin gara horretan gelditu. Osatutakoari jarraitasuna eman eta kalitatean jauzia eman behar dugu”, ohartarazi du Etxeberriak. Aurtengo denboraldian taldearen osaketak emaitza onak eman dituela argudiatu du ordezkari donostiarrak, baina ez du hobekuntzan geratu nahi soilik. Etxeberriak Real Unionek aurrerapausua eman dezan nahi du, “taldeak zelaian erakutsi duen estiloak eta erregulartasunak lagundu dio klubari aurrera egiten, hori baliatu behar dugu datorren denboraldian beste urrats batzuk aurrera emateko”. 

Kalitatearen jauzia jokalarien bidez helduko da. Gaur egun, zortzi jokalari aurkitzen dira kontratupean: Jon Irazustabarrena, Patrick Sequeira, Ivan Perez, Gexan Elosegi, Gorka Kijera, Ekhi Bravo, Mario Capelete eta neguko fitxaketa izan zen Alain Oyarzun. Sequeiraren kasuan, Celtak erosteko aukera du eta Etxeberriaren esanetan “aukera hori hiruroi bikain etorriko litzaiguke”. Batetik, Sequeirak Celta bezalako entitate batean jarraituko zuelako; bestetik, Real Unionek diru-kopuru polita jasoko zuelako; eta azkenik, Celtak atezain bikaina eskuratuko zuelako. Celtak erosteko aukera gauzatuko ez balu, “Real Union irabazten aterako da” adierazi du.

Datorren urteko taldea helduko den astetik aurrera osatzen hasiko da Real Union. Fitxaketak zuzendaritza teknikotik proposatu eta entrenatzaile taldearen onarpenaren bidez egingo dira, beti ere, “jokalarien estiloari erreparatuta”. Merkatua azkar dijoa eta datorren denboraldia uste baino gertuago dago; horregatik, talde txuri-beltza ezin da eskuak gurutzatuta astebete geratu, baina operazioak gauza daitezen hainbat arlo ondo zehaztu arte itxaron beharko du. Momentuz, talde irundarrak ez du argi zenbateko aurrekontua izango duen, ezta Federazioak zein eskakizun zehatz eskatuko dizkion ere. Argi dagoena honako hau da, “Real Unionen plantila 24 jokalariz osatutakoa izango da”.

Aurtengo denboraldiko jokalari ugarik jarrai dezatela da zuzendaritza teknikoaren xedea. “Berritzeko bloke handia dago, 5-6 jokalari gurekin jarraitzea nahiko genuke”, adierazi du Etxeberriak. Horien artean, denboraldi bikaina gauzatu duten Ekhi Senar, Jon Madrazo, Zourdine Thior, Quique Rivero eta Borja Viguera egon daitezke, baita Anatz Elizondo gaztea ere. Dena den, Gorka Etxeberriak ez du izenik eman; bai, ordea, prozesua mantso joango dela: “badago jokalariak berritzeko intentzioa, baina Federazioak egingo dizkigun eskakizunetara adi egon beharko gara”. Hain zuzen ere, Federazioak 23 urtez azpiko 8 jokalari izatera behartu nahi ditu taldeak, plantilen osaketan eragin zuzena izango lukeen baldintza izango da. 

Harrobiaren azpiegiturak hobetzea xede.

Agerraldia Real Unionen harrobia zoriontzeko baliatu du Etxeberriak; izan ere, “pandemia egoera honen kaltetu nagusiak harrobiko jokalariak izan dira”. Jokalari, entrenatzaile eta guraso guztien jarrera goraipatu nahi izan ditu.

Bigarren taldeari dagokionez, helburuak ez direla bete aitortu du: “sailkapenean gorago ala beherago geratu, beste maila bat eman nahi genuen eta ez dugu eman”. Helere, klubeko zati kaltetuena dela errepikatu du, “denbora luzez bakarrik eta beren kabuz aritu ziren entrenatzen eta txapelketa berrekiterakoan, taldea ez zen behar bezala egoerara egokitu”.

Datorren urteari begira, Real Unionen harrobiko taldearen gidartitza Egoitz Sayarrek hartuko duela aurreratu du Gorka Etxeberriak. Sayar Astigarra-Mundarro taldeko entrenatzaile ohia da eta datorren denboralditik aurrera, Real Unionen azpiegituretan arituko da.

Harrobiko lanarekin erlazionatuta, hitzartutako kluben harremana “ona” izan dela eta erlazioak “hobetu” dituztela iragarri du Etxeberriak. Gainera, Behe Bidasoa eskualdeko talde gehiago proiektura batzea du helburu. Harrobiko lana sendotzearen alde agertu da kirol-zuzendaria. Horrez gain, harrobiaren lan-taldea indartuko da: zuzendari bat izatetik, hiru izatera pasako da Real Union. Luis Sanchezek hartuko du hasi berrien zuzendaritza, formazioa Beñat Ollok gidatuko du eta errendimenduaren arloan Imanol Rekarte izango da arduraduna.

Instalakuntzak hobera.

Stadium Galeko zelai gehigarriaren berritze-lanak gauzatuko direla ziurtatu du Etxeberriak: “udaleko ordezkariekin bildu gara, jarrera bikaina izan dute une oro eta ekaina eta uztaile bitartean gauzatuko dira obrak”. Bestelako instalakuntzak berritu eta profesionalizatzeko asmoa ere badagoela adierazi du kirol-zuzendariak, esaterako, gimnasioa. 

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA
Futbola

REAL UNION ASTE HONETAKO IGANDEROKO PROTAGONISTA IZANGO DA

Klub txuribeltzeko harrobiak Irungo Udalak Kolon Pasealekuan antolatzen duen Igandero programan parte hartuko du

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO
Futbola

REAL UNION PLAY-OFFETIK HURBILAGO

Talde txuribeltzak 3-1eko markagailuarekin eskuratu zuen garaipena Talaveraren kontra

Real Unionek, pasa den...

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI
Futbola

REAL UNION B-K EZIN IZAN DIO MAILARI EUTSI

Real Uniongo bigarren taldeak 2-0 irabazi zuen Mutrikuren kontra, baina ezin izan dio Ohorezko Errejional Mailari eutsi

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN
Futbola

REAL UNION ETA TALAVERA AURREZ AURRE STADIUM GALEN

Neurketa bihar izango da, larunbata, arratsaldeko 19:00etan

Real Unionek bihar Talavera jaso beharko du Stadium...

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA
Futbola

REAL UNION B-K GERO ETA ZAILAGO DU SALBAZIOA

Amaikak Bat-en kontra 1-0 galdu ondoren, talde txuribeltza besteen zain egon beharko da bere burua libratzeko

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA
Futbola

REAL UNIONEK 2-0 GALDU ZUEN DUX-EN KONTRA

Aukera askorik gabeko neurketa baten ondoren DUX taldeak irabazi zuen, Real Unioni play-offa jokatzeko aukera zailduz

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika