Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira
Pasa den...
02 Ira, 2021
Antolatzaileek, halabeharrez, “pandemiaren bilakaerak sortzen dizkigun zalantzek bultzatuta, lasterketa bertan behera uztea” erabaki dute.
“Lanean ari gara, eta adi jarraitzen ditugu agintari eta administrazio sanitarioetatik iristen ari zaizkigun informazioak, baina erabateko ziurgabetasun-egoera baten aurrean zuhurrena gelditzea da”, mezu hau helarazi du Donibane Lohizune-Hondarribia Maratoi Erdia lasterketaren antolatzaileek. Txingudi Korrika antolatuko dela iragartzen duten aste berean, Gipuzkoa eta Iparraldeko korrikalarien egutegian garrantzi handia duen lasterketa bertan behera geratuko dela ezagutu dugu.
Antolatzaileak penaz azaldu dira, batez ere, jada inskribatuta zeuden korrikalariengatik: “guretzat desengainu eta frustrazio handia da orain arte egin dugun ilusiozko lanarengatik, eta uste genuen edizio berezia izango zela. Baina gure nahia eta eginbeharra beti zuek zarete lasterketa handi egiten duzuenak, eta, horregatik, gure konpromisoa da zuen segurtasuna eta arriskuan jarriko zaituzten egoerarik ez sortzea”.
Datozen orduetan inskripzio-plataformaren bidez formalizatutako inskripzioak itzultzeko prozedura eta aukerak gaituko direla jakinarazi du antolakuntzak. Eskainiko dituzten aukerak bi izango dira: 2022ko ediziorako izen-ematea gordetzea edota inskripzioaren zenbatekoaren % 100 itzultzea.
Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira
Pasa den...
Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan
Pasa den asteburuan,...
Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen
Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea
Pasa den larunbat eta igandean,...