EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA
Arrauna

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA

(Argazkia: Gipuzkoa Kirolak)

Inoizko Kontxako Estropada irekienaren aurrean gaude, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lehen eta bigarren sailkatuaren artean, segundu bakarreko aldea dago.

Donostia Arraun Lagunakek emakumezkoetan eta Hondarribia Arraun Elkarteak jarri dute lehen harria Kontxako Estropada mendean hartzeko. Bi traineruak lehenengo jardunaldiko azkarrenak izan dira, baina ezin izan dituzte abantaila nabarmenak lortu. Orio emakumezkoetan eta Santurtzi eta Zierbena gizonezkoetan, oso hurbil dituzte. Gizonezkoen lehian polemikak ere bere tokitxoa izan du, epaileek ‘Ama Guadalupekoa’ ontziak balio gabeko irteera egin duela adierazi eta 3 segunduko zigorra ezarri diote. Une honetan, Hondarribia Arraun Elkarteko ordezkariak helegitea jarriko duten ala ez erabakitzen ari dira.

Emakumezkoen lehiarekin hasi da 2021 urteko Kontxako Estropaden lehia eta Euskotren Ligan bezala, Donostia Arraun Lagunak (10:31,62) eta Orio (+1,64’’) izan dira indartsuenak. Bakoitza txanda batean lehiatu direlarik, Donostia Arraun Lagunakek Orioren erreferentzia zuen buruan eta segundu bakar batean oriotarren denbora hobetu du. 1,64 segundu eta dena jokatzeke bigarren jardunaldian. Hain zuzen ere, bigarren jardunaldian Donostiarrak (+8,62’’) eta Hondarribia Arraun Elkarteak (+13’’,20) osatuko dute Ohorezko Txanda. Aurkari gogorrak izan dituzte, Tolosaldea (+15,06’’) eta Hibaika (+17,54), baina Euskotren Ligako bi traineruak azken metroetan ETE Ligakoei gailendu dira. Lehen eguneko sailkapena, Deustok (+23,64’’) eta Chapelak (+27,12’’) osatu dute, bi traineruak, bakoitza txanda batean, gainontzeko traineruekiko segundu mordoa galdu dute.

Emakumezkoen estropada bizia eta zirraragarria izan bada, gizonezkoena zer esanik ez. Polemikarekin hasi da lehen txanda, Hondarribia Arraun Elkarteak irteerako semaforoa berdean jarri aurretik eman du lehen palada eta hiru segunduko zigorra ezarri diote. Horri ere aurre eginez, lehen eta bigarren txandako traineru guztien denborak hobetzeko gai izan da ‘Ama Guadalupekoa’ (19:06,32). Bigarren txandan lehiatu den Santurtzik ezin izan du hondarribitarren denbora gainditu, baina oso hurbil geratu dira (+1,74’’) eta, hauek ere, eskura dute Kontxako Estropada eskuratzea. Lehen eta bigarren txandan, bigarren sailkatu diren trainruak, Zierbenak eta Oriok, ohorezko txandan ariko dira bigarren igandean, +3,96’’ eta +8,50’’ atzerapenarekin. Irailaren 11n Ohorezko txandatik kanpo Donostiarra geratu da (+9,10’’) eta Urdaibairekin (+17,08’’), Cabo da Cruzekin (+25,80’’) eta Aresekin (+34,92’’) arraun egin beharko du.

Denborak:

• Emakumezkoak

1- Donostia Arraun Lagunak 10:31,62

2- Orio 10:33,26

3- Donostiarra 10:40,24

4- Hondarribia Arraun Elkartea 10:44,82

5- Tolosaldea 10:46,68

6- Hibaika 10:49,16

7- Deusto 10:55,26

8- Chapela 10:58,74 

• Gizonezkoak

1- Hondarribia Arraun Elkartea 19:06,32

2- Santurtzi 19:08,06

3- Zierbena 19:10,28

4- Orio 19:14,82

5- Donostiarra 19:15,42

6- Urdaibai 19:23,40

7- Cabo da Cruz 19:32,12

8- Ares 19:42,98 

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE
Arrauna

IKER CORTESEK ETA TXALO CARRIONEK ERE JARRAITUKO DUTE

Jarraitasuna. Hondarribia Arraun Elkarteak argi du proiektuak finkatzeko jarraitasuna behar dela; horregatik, aurtengo hiru prestatzaileak datorren urtean ere lan bera burutuko dute. Pasa den...

ASTEBURU KRUDELA
Arrauna

ASTEBURU KRUDELA

Azken aurreko postuan eta jeitsierarekin bukatu du denboraldia Hondarribia Arraun Elkarteak.

Denboraldi amaiera gazia bizi izan du Hondarribia Arraun...

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”
Arrauna

“HONDARRIBIAREN LAN EGITEKO EREDUAREKIN IDENTIFIKATUTA SENTITZEN NAIZ”

2023ra arte luzatu berri dute harremana Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak. Bi urteak beteko balira, 22 urte emango lituzke prestatzaile oriotarrak ‘Ama Guadalupekoa’-ko...

20 URTE EZ DIRA EZER
Arrauna

20 URTE EZ DIRA EZER

Mikel Orbañanosek eta Hondarribia Arraun Elkarteak 2023ra arte luzatu dute elkartzen dituen kontratua. 2002an iritsi zen oriotarra hondarribiara; beraz, kontratua...

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE
Arrauna

ARRAUN LAGUNAK ETA SANTURTZI GARAILE

Arraun Lagunakek lehen jardunaldiko garaipena errepikatu du eta lehen aldiz eskuratu du Kontxako Estropada. Gizonezkoetan, azken 300 metroetan Santurtzi nagusitu...

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA
Arrauna

EHUNENEKO GUZTIAK ZENBATZERA

(Argazkia: Gipuzkoa Kirolak)

Inoizko Kontxako Estropada irekienaren aurrean gaude, emakumezkoetan zein gizonezkoetan, lehen eta...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika