ELISA GONZALEZEK ETA IBAI MAKAZAGAK IRABAZI ZUTEN IRUNGO KROSA

Irungo lasterketa ezagunaren 52. edizioa ospatu zen igande goizean eta Gonzalezek eta Makazagak eskuratu zuten garaipena maila absolutuan

Irungo Krosa bueltan izan zen hirian bi urtez ospatu ezinik egon ondotik. Aurten, lasterketaren 52. edizioa ospatu zen Txingudi Ikastolaren eremuetan eta, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu, atleta federatuak eta eskolarteko lasterkariak bertan bildu ziren igande goizean. Gainera, Igor Hernandezi omenaldia egin zitzaion 16 urtez azpiko podiumean.

Maila absolutuetan Elisa Gonzalezek eta Ibai Mazakagak eskuratu zuten garaipena, 22:19 eta 25:29 denbora eginez hurrenez hurren. Emakumeetan Marta Muñoz izan zen bigarren sailkatua (24:14), Ardoi klubekoa irabazlearen antzera. Gizonekoetan, Francisco Javier Menta helmugaratu zen bigarren postuan (25:54) eta Adrian Servent hirugarren izan zen (25:55).

16 urtez azpiko mailan, BATeko Elene Casado izan zen irabazlea, 8:46ko denborarekin. Maria Bauza (BAT) izan zen bigarren eta Eider Beraza (Tolosa) hirugarren. Mutiletan berriz, Hernaniko Oier Arrutik eskuratu zuen garaipena 8:29ko denbora egin ondotik. Bigarren Hugo Vazquez (BAT) izan zen eta hirugarren Lur Ocon (Hernani).

18 urtez azpiko kategorian, Uxue Sainzek eta Ander Aramendik eskuratu zuten urrezko domina, 12:01 eta 18:08ko denborekin hurrenez hurren. Nesketan, BATeko Nahia Pikabeak eraman zuen zilarrezko domina eta brotzezkoa berriz, Atletiko San Sebastian taldeko Nerea Orbegozok. Mutiletan, garaipena estua izan zen eta beraz, bigarren sailkatua Iker Ibarguren izan zen, 18:13ko denborarekin, eta hirugarrena Adur Ugartemendia, 18:16koarekin.

20 urtez azpiko mailan gizonezkoak bakarrik lehiatu ziren eta bertako irabazlea Gaizka Izagirre (18:39) izan zen, Aitor Elola (18:42) eta Unax Goenagaren (18:45) aitzinetik.

Master kategorietan, Josune Zabalak eta Unai Señoranek irabazi zuten lasterketa. Lehenak 9:21 minutuetan osatu zuen ibilbidea eta Señoranek berriz, 8:26 behar izan zituen guztira. Nesketan, Belen Salvadorrek eta Adelaida Rubiok osatu zuten podiuma eta mutiletan berriz, Gerardo Clementek eta Eneko Alberdik.

Azkenik, eskolartekoan, partehartze handia izan zen eta bertan, gazteenen kategorian Iera Uriak eta Lier Arregik eskuratu zuten garaipena. Infantiletan berriz, Intza Arrondo eta Urko Ibarguren igo ziren podiumeko lehen koskara. 

BAT-EKOAK EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN KROS TXAPELKETAN

Hugo Vazquezek, Julen Mendozak, Adur Ugartemendiak eta Iker Ibarguenek Espainiako Kros Txapelketan parte hartu zuten Euskadiko taldearekin

Bidasoa...

18 URTEZ AZPIKO ESPAINIAKO TXAPELKETAN IZAN DIRA BAT-EKO BORTZ ATLETA

Aritz Zuazok, Alaine Aguerraldek, Leire Martiarenak, Izaskun Sanzek eta Iker Ibargurenek parte hartu dute Salamancan ospatu den...

EUSKADIKO JAURTIKETA TXAPELKETAN LAU DOMINA ESKURATU DITUZTE BAT-EKOEK

Urrezko domina bat, zilarrezko bertze bat eta brontzezko bi eskuratu dituzte atletek Durangon

Euskadiko jaurtiketa luzeko txapelketa ospatu zen pasa...

JOSE GOMEZ DE ARRIBA GIPUZKOAKO 10K TXAPELKETAKO TXAPELDUNORDEA

Asier Landart bortzgarren postuan sailkatu zen, 32:49ko denbora eginez

Gipuzkoako 10K Txapelketa ospatu zen pasa den igandean Donostian. Bidasoa...

SANDRA MARTINEZEK ETA UNAI ARROYOK IRABAZI ZUTEN IRUNGO MARATOI ERDIA

10K lasterketan berriz, Ane Taibo eta Ion Garraus izan ziren lehenbiziko postuan helmugaratu zirenak

Irungo Maratoi Erdiaren bostgarren edizioa ospatu zen...

BAT-EKO HARROBIA SASOI ONEAN DAGO

Anoetan ospatu zen 18 eta 20 urtez azpiko Gipuzkoako Txapelketan hogei domina baino gehiago eskuratu zituzten atletek

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika