ENEKOITZ AZPARREN (LABORAL KUTXA) EUSKAL HERRIKO TXAPELDUNA

Haimar Etxeberria (Caja Rural) irundarra hamaikagarren helmugaratu zen

Bidasoako Itzulia larunbatean amaitu zen, baina txirrindulariek lehian jarraitu zuten igandean, Natxituan ospatu zen Euskal Herriko Txapelketan. 118 kilometroko lasterketa izan zen guztira, eta bertan Enekoitz Azparren (Laboral Kutxa) izan zen irabazlea. Oier Aldama (Electro Alavesa) eta Iker Minteguiren (Laboral Kutxa) aurretik. Haimar Etxeberria (Caja Rural) 11. postuan helmugaratu zen, Azparren baino minutu eta erdi eskas beranduago.

Lasterketa bizia izan zen hasieratik eta txirrindulariak 20. kilometrotik aurrera ibili ziren erasoka. Ez zen ihesaldi askorik izan jardunaldi guztian zehar, baina ikuskizun aparta eman zuen tropelak eta izen handiak ibili ziren gogor lehian. Tartean, Haimar Etxeberria ere egon zen aurrean borrokan. Hala ere, garaipena ez zen azken mendatera arte erabaki. Ihesaldi saiakera guztiak zapuztuta, Laboral Kutxako Iker Minteguik jo zuen erasoa, baina taldeak irentsi zuen. Segidan, bere taldekide Enekoitz Azparren saiatu zen eta honek bakarrik joatea lortu zuen. Nahiz eta tropela segundu gutxi batzuetara eduki, Azparrenek garaipena eskuratu zuen azkenean eta Euskal Herriko txapelduna bilakatu zen.

Haimar Etxeberria, eskumuturreko lesiotik errekuperatzen hasita, hamaikagarren postuan helmugara zen Natxituan eta sentsazio onekin amaitu zuen igandeko jardunaldia.

 

HAIMAR ETXEBERRIA HAMAHIRUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAN

Pasa den ostiralean lehiatu zen Espainiako Txapelketako erlojupekoa Mallorkan eta txirrindulari irundarra hamahirugarren sailkatu zen

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA GIRO EDERREAN OSPATU ZEN

Hemezortzi haurrek hartu zuten parte duatloiaren lehenengo edizioan 

Pasa den igandean, ekainak 19, Juanma...

DONE PEDRO SARI NAGUSIA OSPATUKO DA BERRIZ ERE IRUNEN

Bi urteren ondoren, estatuko lasterketarik zaharrena bueltan izanen da Irunen zenbait berrikuntzekin

Atzo, ekainak...

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA OSPATUKO DA IGANDEAN

Irunes Txirrindularitza Taldeak eta Bidasoa Atletiko Taldeak elkarlanean antolatu dute ekitaldia

Igande honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika