“ERABERRITZE PROZESUAN DAGOEN TALDEA DA CANGAS”
Eskubaloia

“ERABERRITZE PROZESUAN DAGOEN TALDEA DA CANGAS”

Bidasoa gaur goizean Galiziara bidean jarri da; bihar, 12:00etatik aurrera, beti zaila den O’Gatañal kiroldegian jokatuko du, Morrazoko Cangas izango du aurkari.

"Ongi jabetuta gaude partida zaila, garrantzitsuena gure lana ahalik eta ondoen egitea, eta puntuak ateratzea izango dela". Hitz hauek erabili zituen Jacobo Cuetarak, C.D. Bidasoaren teknikariak, Morrazoko Cangasen aurka jokatuko duen Sacyr Asobal Ligako bigarren jardunaldiko norgehiagokaren atarian. Aldiz, asturiarrak argi du talde irundarrak bere lana betez gero, aukera guztiak dituela Galiziatik bi puntuak eskuratuta bueltatzeko: “besteen lanean zentratu gabe, gurean jardun behar dugu, gurea ondo egitera irten behar gara”.

Ez da inolaz ere neurketa erraza izango, historikoki C.D. Bidasoa gaizki moldatu den kiroldegia da O’ Gatañal. "Neurketa guztiak oso zailak dira guretzat", ohartarazi zuen Cuetarak, "prestakuntza handia daramaten partidak dira, eta oso mentalizatuta egon behar dugu. Gainera, batzuetan, historia zeharka begiratzen dugu, logikoa denez, eta kasu honetan aparteko zailtasuna dakar. Badakigu Cangasen zer giro dagoen, kantxa zaila dela, eta horrek zailago egiten du, eta guk gurea ondo egin beharko dugu".

Historikoki kantxak duen zailtasunaz harago, Hainbat jokalariren bajek eta minek "baldintzatuta" iritsiko da taldea hitzordura. Ez da egoera berria, Anaitasunaren aurka gazteekin aurre egin behar izan zion partiduari C.D. Bidasoak: “larunbatean egin genuen bezala dena emango dugu, garrantzitsuena taldeak lehiatzen jarraitzea da”. Horri lotuta, taldeak oztopoak gainditzeko duen ahalmena goraipatu zuen, “gertatzen dela gertatzen dela, aurkariak eta egoera zailak gainentzen ditugu; talde gisa beti hazten garen taldea gara”.

Zailtasun horien adibide garbia pasa den larunbatean jazo zen. Anaitasunak neurketa ona egin zuen Artalekun, C.D. Bidasoa mugaraino estutu zuen, baina unerik garrantzitsuenean, taldea hazi eta neurketa bereganatzen jakin zuela aipatu zuen Cuetarak: “bakoitzak bere iritzia izango du, neurketa ona edo txarra izan zen, ondo edo gaizki jokatu genuen, baina niri partidaren maila gustatu zitzaidan, taldearen maila. Errotazio asko sartu genituen eta taldeak mailari eutsi zion, nahiz eta akats batzuk egin, batez ere jaurtiketetan, oso egoera errazetan, eta hori izan zen aurkariari eman genion abantaila, baina oso partida serioa izan zen, eta pozik naiz taldearen mailarekin eta taldearen sentsazioarekin ".

Gauzak horrela, bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, denboraldiko bigarren garaipena bilatuko du C.D. Bidasoak, Artalekun Bartzelonaren aurka indarrak neurtu aurretik. 

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA
Eskubaloia

ORAINGOAN BAI, BIGARREN ZATIA ALDEKOA IZAN DA

C.D. Bidasoa Irunek garaipen landua bezain garrantzitsua eskuratu du Viveros Herol BM Navaren aurka (25-31).

Eskubaloia eta kirola zer den. Duela egun...

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU
Eskubaloia

HEGAZKINETIK JAITSI ETA AUTOBUSA HARTU

C.D. Bidasoa Irunek bihar Navan jokatuko du, Jacobo Cuetararen iritziz, “maila hobetu duen eta Sacyr Asobal Ligako ezustetakoa den” taldearen...

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN
Eskubaloia

BIGARREN ZATIAREN HASIERAK KONDENATU DU C.D. BIDASOA IRUN

Atsedenaldira 12-12 berdinketarik iritsi ziren bi taldeak, baina Tatran Presoven hasierako 4-0 partziala erabakigarria izan da neurketa amaieran.

Honako...

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI
Eskubaloia

BOST EDOTA ZAZPI JOKALARIREKIN, BIDASOA NAGUSI

Balonmano Ciudad de Logroñok ezin izan du C.D. Bidasoak inposatutako erritmoa jarraitu eta bi puntuak ez dira Irundik mugitu (31-29).

 Leonen jasotako...

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA
Eskubaloia

BI PUNTU BALIO DUEN BERDINKETA

Beti aurkari zaila den Pau Nousty taldearen kantxa bisitatu zuen Hendaiako Estadioak, azken minutuan markagailua berdintzea erdietsi zuten...

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN
Eskubaloia

ADEMARREK ATZAPARRAK ERAKUTSI ZITUEN

Leongo Ademar oso nagusi izan zen eta Semedoren lanean oinarrituta (11 gol) C.D. Bidasoa 34-25 mendean hartu zuen.

Talde irundarra esku-hutsik bueltatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika