ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA
Eskubaloia

ESPAINIAKO 8 HARROBI ONENEN ARTEAN IZANGO DA BIDASOA

Zaisa Bidasoa Kadete taldea Porriñon jokatuko den Espainiako Txapelketa Nagusian arituko dira asteazkenetik aurrera.

2001-2002 denboralditik lehen aldiz, Zaisa Bidasoa kadete taldeak Espainiako Txapelketa Nagusian arituko da. Galiziako Porriño hirian izango da hitzordua eta multzoko fasean KH7 Granollers, Puerto Sagunto eta Cajasur Cordoba izango ditu aurkari.

Lehenik eta behin, Cajasur Cordobaren aurka jokatuko dute lehen neurketa. Ostegunean, harrobiko taldeak bikain zaintzen dituen BM Granollersen aurka neurtuko dituzte indarrak eta final erdietarako sailkapena Puerto Saguntoren kontra jokatuko dute.

Mikel Mancisidorrek, Zaisa Bidasoa kadete taldeko entrenatzaileak, ““Fase honetara iristea mundiala da guretzat, Espainiako zortzi talde onenen artean sartzea. Hala ere, lortu izan badugu, maila hori erakutsi dugulako da, eta aste honetan Porriñon ahalik eta hoberen ibiltzen saiatzera goaz”, adierazi du. Mancisidorrek berak, Txapelketa Nagusi honetara iristea “saria” dela aitortu du, baina final erdiak jokatzeko “aukerak” badituztela ere ohartarazi nahi izan du. “Ilusioz eta konfiantzaz goaz, aste osoan oso ongi entrenatu ostean. Gure aukerak izango ditugu finalerdietan sartzeko”, gehitu du.

Sektoreko hiru neurketak irabazi osteko saria. 

Mikel Mancisidorrek eta Javier Saezek zuzentzen duen taldeak Espainiako Txapelketa Nagusira sailkatzeko, Alcala de Henaresen egoitza zuen sektorean goi-mailako hiru neurketa irabazi zituzten. Lehen jardunaldian, Catalunyako laugarren sailkatua den Sant Marti Voramar 32-23 mendean hartu zituzten. Bigarren egunean, aise gailendu zuten BM Culleredo (36-23) eta final zantzuak zituen azken neurketan, ozta-ozta, 32-33 irabazi zuten etxean jokatzen zuen Iplacea taldea. 

 HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA
Eskubaloia

HARROBIAREN URTEA “IKUSGARRIA” IZAN DA C.D. BIDASOAKO HARROBIKO ZUZENDARI BERRIAREN ARABERA

Borja Burgetek, C.D. Bidasoako harrobiko zuzendari teknikoak, sasoi zail honen balantzea egin du.

Lehen taldeak eginiko denboraldia historikoa izan bada,...

ABUZTUAK 2an HASIKO DU DENBORALDI-AURREA BIDASOAK
Eskubaloia

ABUZTUAK 2an HASIKO DU DENBORALDI-AURREA BIDASOAK

Momentuz, hiru dira konfirma ditzakegun lagunartekoak: Fenix Toulouse, Billere Handball Pau eta Ereintza Aguaplast.

Bidasoak badu denboraldi-aurrerari...

EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA
Eskubaloia

EZKER HEGALEKO JOKALARI BERRIA DA DARIEL GARCIA

24 urteko jokalari Kubatarra urtebeterako akordioa erdietsi du Bidasoarekin.

Gaurko egunean Bidasoak denboraldi berriko laugarren fitxaketa iragarri du....

ANDER UGARTE, ADRIAN FERNANDEZ ETA VICTOR RODRIGUEZ, KOLPEZ HIRU FITXAKETA
Eskubaloia

ANDER UGARTE, ADRIAN FERNANDEZ ETA VICTOR RODRIGUEZ, KOLPEZ HIRU FITXAKETA

C.D. Bidasoak Ander Ugarte eta Adrian Fernandezekin akordioa erdietsi du hurrengo bi denboralditan piboteak eta erdilariak talde irundarrean joka dezaten; Victor...

IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU
Eskubaloia

IÑAKI CAVEROK BIDASOAREKIN BERRITU DU

Eskuin hegaleko jokalari irundarra beste urte batez bere herriko taldearen kamiseta defendatzen jarraituko du.

2021-2022 denboraldian ere Iñaki Caverok...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika