ESPAINIAKO TXAPELDUN BILAKATU DA TERESA ERRANDONEA

13.07’’ segundutan egin zuen 100 metro hesidunetako proba eta bigarren urtez jarraian, Espainiako Txapeldun bilakatu zen.

Azken urtearen antzera, Teresa Errandonea Espainiako Txapelketan maisuki nagusitu da. Espainiako Txapeldun bilakatu zen 13,07’’ denbora eginez eta arerioak atzean utziz. Forma bikainean dago Errandonea eta Tokiorako sailkapena gero eta gertuago du. Oraindik gutxiengo marka lortu ez duen arren, rankingeko postuak baliatuko ditu aurten ospatuko diren Joko Olinpikoetan parte hartzeko.

Final erdian ere aise nagusitu zen. Nahiz eta azken hesia ukitu, final erdietan 13.18’’ denbora egin zuen finalera sailkatzeko. Bihar, Castellonen hitzordu garrantzitsua izango du, 13 segunduko langatik denbora jeistea izango du helburu Errandoneak.

Domin bakarra. 

BAT-eko bost ordezkarik parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutu honetan eta esan bezala, Teresa Errandonea izan zen domina eskuratu zuen bakarra. Halere, bertan parte hartutako atletek honako marka hauek egin zituzten:

- Eva Queimañok pasa den astean 23 urtez azpiko txapelketan 3.bukatu ostean, Espainiako Txapelketa Absolutuan finalean sailkatu eta zazpigarren postuan bukatu zuen heptatloi probako lehia. 4830 puntu eskuratu zituen.

- Irune Muguruza, oraindik 20 urtez azpiko den atleta, ezin izan zituen final erdiak gainditu, baina oso paper ona gauzatu zuen. 400 metro hesidunen proban marka pertsonala egitetik oso gertu izan zen, 1:00,89 ehuneko denboran geratu zuen kronoa.

- Finaletik kanpo ere Miriam Gregorik bukatu zuen. 800 metroetako proban, bere serieko bosgarrena bukatu zuen. Oso lasterketa taktikoa izan omen zen, nahiko kalte egin zion, ez zen bere lasterketa onena izan eta 2:12,11 denbora egiten bukatu zuen proba.

- Maria del Mar Joverrek ezin izan zuen ziatikaren mina gainditu eta txapelketan eragin zion. Hamalaugarren postuan bukatu zuen txapelketa, 5,97 metroko luzera jauzia egin zuen. 

Behe Bidasoa eskualdeko lasterkari gehiago.

Miren Martinek, Sprint Leoneko lasterkariak, ezin izan zuen finalera igaro. Oso zaila zen horrelakoa gauzatzea, fondista ikaragarriak daude Espainia mailan eta horietatik oso urrun ibili zen Martin. Final erdiko lasterrenek 4:07 segundutan egin zuten proba eta Miren Martinen marka pertsonala 4:25-etan mantentzen da. Dena den, Espainiako Txapelketa nagusian izan zela azpimarratu behar genuen.

Tessy Eboseleren kasuan, Bidasoa Atletiko Taldean aritutako jauzilaria da, egun Errealaren ordezkaria dena. Espainiako Txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen luzera jauzian, 6,61 metroko jauzia egin zuen. Euskadiko marka ondu eta 20 urtez azpiko atleten Munduko lider bezala jarri zen.

Javier Mariscal hondarribitarrak 4x400 erreleboetako proban zilarrezko domina eskuratu zuen. Mariscal Errealaren taldean aritzen da eta atzoko finalean klubeko, Gipuzkoako eta Euskadiko errekorra ondu zuen. 

OLATZ ZABALA ETA JOSE ANTONIO GOMEZ DE ARRIBA, SAN MARTZIAL IGOERAKO IRABAZLEAK

Ekainaren 25ean ospatu zen lasterketa, bi urteren ondoren, eta 138 partehartzaile izan ziren guztira

Pasa den...

IKER AROZENAK BRONTZEZKO DOMINA ESKURATU DU ESPAINIAKO TXAPELKETAN

Arozenaz gain, BAT-eko beste hamar atletek parte hartu zuten Espainiako Txapelketa Absolutuan

Pasa den asteburuan,...

IKER IBARGURENEK EUROPAKO TXAPELKETARAKO MINIMOA LORTU DU

Ibargurenek lehen postua lortu zuen 2000 metro oztopo proban eta Europako Txapelketarako txartela eskuratu zuen

BAT-EK HEMERETZI DOMINA ESKURATU ZITUEN GIPUZKOAKO TXAPELKETA ABSOLUTUAN

Honez gain, taldeka ere lehendabiziko postuan gelditu zen Bidasoa Atletiko Taldea

Pasa den larunbat eta igandean,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika