EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAREN AZKEN FASEA JOKATUKO DA ARTALEKUN
Eskubaloia

EUSKADIKO JUBENIL TXAPELKETAREN AZKEN FASEA JOKATUKO DA ARTALEKUN

 BM Bidasoa Irun, Eskubaloia Barakaldo A, Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeak ariko dira lehian

Euskadiko Jubenil Txapelketaren azken fasea jokatuko da asteburu honetan Artalekun, Irunen. Bertan izanen dira etxeko BM Bidasoa Irun, Eskubaloia Barakaldo A, Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeak lehian.

Martxoaren 15ean, ortziralean, hasiko dira neurketak. Bi izanen dira: 18:00etan, Eskubaloia Barakaldo A eta Ereintza Aguaplast izanen dira aurrez aurre; 19:45ean berriz, BM Bidasoa Irun eta Gran Camping Zarautz ZKE taldea. Larunbatean, martxoaren 16an, 17:15ean jokatuko da lehen partidua, Gran Camping Zarautz ZKE eta Eskubaloia Barakaldo A taldeen artekoa. 19:00etan berriz, BM Bidasoa Irun eta Ereintza Aguaplast ariko dira lehian. Azkenik, igandean (martxoaren 17an), 16:15ean Ereintza Aguaplast eta Gran Camping Zarautz ZKE taldeak ariko dira lehian. 18:00etan, Eskubaloia Barakaldo A eta BM Bidasoa Irun taldeak.

Txapelketa ikustea urririk izanen da, partida guztietarako sarrerak doakoak izanen dira alegia. Horrez gain, CD Bidasoaren Youtube kanalean zuzenena segitzeko aukera izanen da. Artalekuko estatua ere irekia egonen da hiru egunetan, partiduak hasi baino ordubete lehenagotik. 

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN
Eskubaloia

MUNDUKO ESKUBALOI TXAPELKETA IRUNEN OSPATUKO DA 2029AN

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi Txapelketaren egoitza izendatu zuten atzo Parisen

Irun 2029ko Emakumezkoen Munduko Eskubaloi...

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK
Eskubaloia

BIGARREN POSTUAN EGONKORTZEKO AITZINERA PAUSU BERRI BAT EMAN DU BIDASOAK

Blendio Sinfinen kontra 36-24ko emaitzarekin irabazi zuen talde horiak Artalekun

Bidasoa Irunek garaipena eskuratu zuen pasa den larunbatean etxean,...

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “GURE ERRENDIMENDUAREN ETA ZALEEN ARTEKO ELKARTASUNAK FRUITUAK EMAN BEHAR DITU”

Aste lanpetu bati bukaera emateko, Bidasoa Irunek Blendio Sinfin taldea jasoko du bihar, apirilaren 13an, Artalekun

Aste gogorra izan du Bidasoa...

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN
Eskubaloia

BIDASOA ERREGE KOPAKO AZKEN FASEAN

Fundacion Agustinos Alicante taldea gainditu zuen atzo talde horiak txapelketako hirugarren kanporaketan

Bidasoa Irun Errege Kopako azken faserako...

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK
Eskubaloia

BIDASOAK PUNTU BAT ATERA ZUEN GRANOLLERSEN KONTRAKO PARTIDUTIK

Jacobo Cuetararen mutilek 30-30eko markagailua erdietsi zuten beraien aurkari zuzena den taldearen kontra

Bidasoak puntu garrantzitsua eskuratu zuen...

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR
Eskubaloia

BIDASOAK ERREGE KOPAKO HIRUGARREN KANPORAKETA JOKATUKO DU BIHAR

Fundación Agustinos Alicante izanen du aitzinean, azken faserako txartela eskuratzeko helburuan

Bidasoa Irunek, Plenitude ASOBAL Ligako azken...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika