EZINEAN OLORONEN AURKA
Eskubaloia

EZINEAN OLORONEN AURKA

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen denboraldiko lehen garaipena eskuratu Oloronen aurka (30-27). Garaipena gertu izan zuten, baina bigarren laurden kaxkar baten ondoren, etxeko taldeak aurre hartu zien.

Denboraldiko lehen bi neurketetan Hendaiako Estadioak ezin izan ditu garaipenak ematen dituen bi puntuak batu. Pessacen aurka 23-23 berdindu eta gero, Oloronen kantxan jokatu zuten larunbatean denboraldiko bigarren jardunaldia eta bigarren zati txar baten ondorioz, hiru golengatik kale egin zuen talde txuri-beltzak. Jokatu duten bigarren neurketa da, baina, berez lehen jardunaldiari dagokion partida izan zen; izan ere, Hendaiako Estadioak eta Oloronek neurketa atzeratu behar izan zuten Covid kasu batzuk medio.

Edonola, lehen zati on bat jokatu zuen Hendaiako Estadioak. Laurent Seguin entrenatzaile berriaren sistemek min eman zion Oloron taldeari neurketako hastapenetan. Defentsan gogor aritu ziren hendaiarrak eta erasoan hiru golen gaindiko errentak lortzeko aukerak izan zituzten. 10-13ko markagailuarekin heldu ziren bi taldeak atsedenaldira, Hendaiako Estadioak lan aparta burutzen ari zen Nationale 3 mailako talde gogor batean aurrean.

Bigarren zatia, ordea, beste kontu bat izan zen. Hendaiako Estadioak ez zion lehen zatian bezala ekin bigarrena eta pixkanaka-pixkanaka sendotasuna galtzen joan zen minutuak aurrera egin ahala. Erasoan akats asko egin zituen talde hendaiarrak eta defentsan, jokalari asko galdu zituzten bi minutuko kaleratzeekin. Beraz, jokalari bat gutxiagorekin minutu asko jokatu zuen Hendaiako Estadioak, eta horrela, garaipenak erdiestea oso zaila da. Oloronek markagailuan aurrea hartu zuen eta bertako zaleak hauspotuta, azkenean Hendaiako Estadioa 30-27 irabaztea erdietsi zuten.

Denboraldi berriko hirugarren jardunaldia etxetik kanpo jokatuko du Hendaiako Estadioak, une kritiko batean, bi neurketetan partidarik irabazi gabe, etxetik kanpo bi neurketa jarraian jokatu beharko du. Lehen garaipena erdiesteko helburuarekin joango dira Pau hirira, hain zuzen, Pau Nousty taldearen aurka jokatzeko. 

MERITU HANDIKO GARAIPENA
Eskubaloia

MERITU HANDIKO GARAIPENA

 Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu du Logroñon, astebeteko hiru partidetatik bigarrenean (28-32) 

28- BM. Logroño La Rioja...

JACOBO CUETARA: “LEHEN ALDIZ FABORITOAREN ZAMA GAINETIK KENDUKO DUGU”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “LEHEN ALDIZ FABORITOAREN ZAMA GAINETIK KENDUKO DUGU”

Bidasoak aste baten buruan hiru neurketa jokatuko ditu; Guadalajararen garaitu ostean, Balonmano Logroño La Riojaren, sailkapeneko aurkari zuzenaren, kantxan...

20 EGUNEN ONDOREN, LEHIAKETARA GARAIPENAREKIN BUELTATU DA BIDASOA
Eskubaloia

20 EGUNEN ONDOREN, LEHIAKETARA GARAIPENAREKIN BUELTATU DA BIDASOA

Bidasoak Asobal Ligan neurketarik galdu gabe jarraitzen du, zazpi entrenamendu gauzatuta, Quabit Guadalajararen aurka 24-28 irabazi du.

Bidasoak Recoletas...

EZINEAN OLORONEN AURKA
Eskubaloia

EZINEAN OLORONEN AURKA

Hendaiako Estadioak ezin izan zuen denboraldiko lehen garaipena eskuratu Oloronen aurka (30-27). Garaipena gertu izan zuten, baina bigarren laurden kaxkar baten...

BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK GUDALAJAREN AURKAKO NEURKETA ATZERATZEA ESKATU DU

Plantilan eta talde teknikoan Covid-19 frogan bi positibo atzeman ondoren, larunbateko neurketa atzeratzeko esakera egin du talde irundarrak.

Denbora...

DENBORALDIA HASTEKO BERDINKETA
Eskubaloia

DENBORALDIA HASTEKO BERDINKETA

Covid-19a zela eta, lehen jardunaldia bertan behera geratu zen, eta beraz, Hendaiako Estadioak aurreko asteburuan hasi zuen denboraldi berria. Pessacen aurka 23-23...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika