FINISHER TALDEKO UNAI AZNARREK IRABAZI ZUEN DONE PEDRO SARI NAGUSIA

Proban parte hartu zuten 141 txirrindularitik soilik 35ek bukatu zuten ekaina hasierara aitzindu zen lasterketa

Ekaina hasierara aitzindu zuten aurten Done Pedro Sari Nagusiaren 102. edizioa. Ohiko datan Tourra izanen dugu eskualdean eta hori izan zen erabaki hau hartzearen arrazoia. Ibilbide gogorra proposatu zuten aurtengoan eta horren seinale, soilik 35 txirrindularik bukatu zutela proba, irteeran zeuden 141etik. Azkenik, Finisher taldeko Unai Aznar nafarra gailendu zen, Ander Ganzabal (Laboral Kutxa) eta Samuel Fernandezen (Caja Rural-Alea) aitzinetik.

Basakabitik pasatu zen aurten Done Pedro Sari Nagusiko pelotoia, Goizueta zeharkatu ondotik. 30 kilometroko igoera ez zen nahikoa izan lasterketa gogortzeko, eta txirrindulariek Malerreka eta Bortziriak pasatuta, Agiña igo zuen ere, hankak guztiz lehertu batzuek. Lehen kilometroetan eguneko ihesaldia osatu zen Dylan Westley (Finisher) eta Gabriel Rojas (Eulen Nuuk) txirrindulariekin, eta hauek bi minutuko tartea irekitzea lortu zuten.

Hala ere, Euskaldun Torneoko indartsuenek aitzina hartzea erabaki zuten Gurutze eta Olaberria zeharkatu baino lehen. Orduan, ker Mintegi (Laboral Kutxa), Samuel Fernandez (Caja Rural) eta Hugo Aznarrek (Finisher) iheslariak hartu zituzten eta euren artean sortu zuten borroka. Hala ere, oraindik sorpresa bat espero zuten hauek. Izan ere, azken kilometroetan Finisher taldeko Unai Aznar agertu zen buruan eta nagusitasunez irabaztea lortu zuten. Gibeletik, bi segundura, Ander Ganzabal (Laboral Kutxa) eta Samuel Fernandez (Caja Rural-Alea) sailkatu ziren.

Gipuzkoako txapelketa izanda, lehen gipuzkoarra Laboral Kutxako Unai Zubeldia izan zen eta beraz, berak gehitu zituen puntuak Euskaldun Torneoko sailkapenera. Eskualdeari dagokionez, Eibar-Debabarrena taldeko Haritz Sein irundarra izan zen lehena helmugaratzen, 13. postuan eta 48 segundura ailegatu zen taldetxoarekin. 


TXIRRINDULARITZA IZANEN DA PROTAGONISTA IRUNEN EKAINA HASIERA HONETAN

Igande honetan (ekainak 4) Done Pedro Sari Nagusia ospatuko da eta ekainaren 11n berriz, Juanma Garate Martxa Zikloturista

Txirrindularitza zaleek...

JAUME GUARDEÑOK (CAJA RURAL ALEA) IRABAZI DU BIDASOA ITZULIA

Gomur taldeko Daniel Martin izan zen bigarren eta Finisher taldeko Pablo Carrascosa hirugarren

Bidasoa Itzuliko 49. edizioaren garailea Caja Rural...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika