FRAN JUSTO: “ONGI LEHIATZEN ARI GARA ETA SASOI ONARI SEGIDA EMATEKO GAI IZANEN GARELA USTE DUT”
Futbola

FRAN JUSTO: “ONGI LEHIATZEN ARI GARA ETA SASOI ONARI SEGIDA EMATEKO GAI IZANEN GARELA USTE DUT”

Real Unionek Lugo bisitatuko du igandean, 12:00etan, denboraldiko hamargarren jardunaldia jokatzeko

Real Unionek denboraldiko hamargarren jardunaldiari ekinen dio heldu den igandean, urriaren 29an, Lugoren kontrako partiduarekin (12:00). Multzoko faboritoetako bat da aurkaria eta partidu zaila izanen bada ere, talde txuribeltzak bere sasoi onari segida eman nahiko dio eta Fran Justo entrenatzaileak neurketa txukuna egiteko gai izanen direla uste du.

“Neurketa zaila izanen da, denak bezala, eta faboritoetako baten kontra gainera”, aipatu du Fran Justo entrenatzaileak gaur goizeko prentsaurrekoan. Real Unionek Lugo bisitatuko du igande honetan eta Justok berak aitzindu duenez, mailaz igotzeko aukera duten aurkarien kontrako partiduak izanen dituzte orain irundarrek. Lugok, zehazki, “plantilla ona” duela azpimarratu du eta “momentu onean daudela”. Hala ere, txuribeltzen lana era goraipatu du: “Real Unionek ere gauzak ongi egiten ditu eta gure helburuengatik borrokatzera joanen gara Lugora”.

Pasa den denboraldian Lugoren entrenatzailea izan zen Justo eta ongi ezagutzen du taldea: “Udan lan ona egin dute, plantilla ona osatu dute, eta futbol profesionala ezagutzen duen jende dago”. Edonola ere, Real Unionek bere hazkuntza prozesuarekin segitzen duela ere jakinarazi du entrenatzaileak eta “horri segida emateko gai izanen dela” ere argi du.

Real Unionek Lugori aurre egiteko “aukera ezin hobea” duela azpimarratu du baita ere Justok, “zelai profesional” batean gainera. Puntuak irabazi nahi dituzte irundarrek eta horretarako, “hazten segitzen dugula erakutsi behar dugu, lortzen ari garen baliabide guztiak bertan erakutsiz ere”. 

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA
Futbola

MIKEL LLORENTE IZANEN DA REAL UNIONGO LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILEA

Hondarribiarrak Realeko hirugarren taldea utziko du Galera etortzeko

Real Union Klubak orain dela pare bat ordu iragarri duela Mikel Llorente...

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO
Futbola

FRAN JUSTOK EZ DU REAL UNIONEN SEGITUKO

Entrenatzaile galiziarrak Real Unionen eskaintza mahai gainean izan du, baina Ponferradina eta Algeciras taldeetatik jaso dituen eskaintzei lehentasuna eman...

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU
Futbola

REAL UNIONEK ROCA TALDEAREN INGURUKO LIBURUA KALERATU DU

“Ecos del Roca” izenburupean, Roca talde historikoaren sorrera kontatu dute liburuan

Real Unionek “Ecos del Roca” liburua kaleratu berri du,...

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN
Futbola

REAL UNIONGO BETERANOEK IRUN HIRIA TXAPELKETA OSPATUKO DUTE LARUNBATEAN

Zazpigarren edizioa izanen da eta txapelketa triangularrean, Touring KEk eta Arenas Clubak parte hartuko dute

Real Unionek Irun Hiria Beteranoen...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika