Gizonezkoak berriz, hirugarren postuan sailkatu ziren klub arteko Euskadiko Txapelketan
Asteburu historikoa izan...
13 Abe, 2022
Bertze urte batez Bidasoa Atletiko Taldeak Gabonetako Krosa antolatu du abenduaren 17rako eta dagoeneko 450 lasterkari daude izena emanda
Bidasoa Atletiko Taldeak bertze urte batez Gabonetako Krosa antolatu du datorren larunbaterako, abenduaren 17rako. Lasterketa ezagun honek hasiera emanen die Eguberri bestei Irunen eta antolatzaileek espero dute, aitzaki honekin, giro ederra bizitzea hiriko erdiguneko kaleetan.
Pasa den ortziralean egin zuten proba honen aurkezpena Adur Amilibiak, BATeko komunikazio arduradunak, eta Borja Olazabalek, Irungo kirol zinegotziak. Biak ere pozik azaldu ziren Gabonetako Krosa berriz ere bueltan delako eta ekitaldi garrantzitsu bat bilakatu delako Irunen Eguberri besten atarian.
Lasterketa urteroko bera izanen da. Helduek 5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Irungo karriketan barrena. Dagoeneko izen-ematea irekia dago eta 13 euroan eskura daiteke dortsala. 450 partehartzaile daude izena emanda eta antolatzaileek aurreratu dutenez, “550 bat korrikalari inguruk parte hartzea” espero dute. Dortsalak kirolprobak.com edo atletismobat.com atarietan eros daitezke.
Haurrek ere Gabonetako Krosan parte hartzeko aukera izanen dute, arratsaldeko 15:30ean hasita. Hauen proba doainik izanen da eta ez lehiakorra, baina dortsal guztiak banatu dituztela ere jakinarazi du Amilibiak. Aurreko urteko partehartze handia ikusita, aurten muga jarri dute dortsalen banaketan eta 600 partehartzaile edukita, ez dute lasterkari gehiago hartuko.
Horrela, larunbatean, kirolaren inguruan besta handia ospatuko da Irungo erdigunean. Gabonetako atarian, lagun eta familia artean ongi pasatzeko aukera egonen da, baita kirolaz gozatzeko aukera ere.
Gizonezkoak berriz, hirugarren postuan sailkatu ziren klub arteko Euskadiko Txapelketan
Asteburu historikoa izan...
Victoria Briso ere txapeldun suertatu zen Madrilgo txapelketa absolutuan
Bidasoa Atletiko Taldeak bertze bi...
Teresa Errandonearen eta Maria del Mar Joverren itzulera izan zen pasa den asteburuko lehiaketa, baita Elena Martinen debuta ere
Iker Arozenak, Ioritz Labandibarrek, Luken Aizpuruak, Juan Errandoneak eta Eunate Martinezek urrezko domina eskuratu zuten euren probetan
18 urtez azpiko neskak eta 16 urtez azpiko mutilak Euskadiko txapeldunak izan dira kroseko kluben kategorian
Bidasoa Atletiko Taldearen laguntzarekin, 10 kilometroko ibilbide zirkularra osatu dute Hondarribian herritarrek kirola egiteko erabil dezaten