GALIZIAKO URETAN ZORTEA FALTAN
Arrauna

GALIZIAKO URETAN ZORTEA FALTAN

Bueun bigarren egin zuten estropada osoa mendean izan eta gero, eta Boiron laugarren postuan Orioren, Zierbenaren eta Urdaibairen atzetik bukatu zuen

Eusko Label Liga amaitzear da, asteburua hasi baino lehen lau estropada geratzen ziren eta gaur, bi geratzen dira besterik ez. Larunbateko eta igandeko estropadak Galiziako ur mugituetan jokatu ziren eta esan bezala, oso gutxigatik Hondarribia ez zen banderarekin bueltatu.

Larunbateko estropadari dagokionez, azken luze izugarri batekin Santurtzi Iberdrolak garaipena erdietsi zuten. Azken 100 metroetan Hondarribia aurreratu zuten eta segundu bakar batengatik Ama Guadalupekoa trainerua bigarren bukatu zuen. Hauen atzetik beste traineru bizkaitar bat iritsi zen, Zierbena izan zen eguneko hirugarrena eta bigarren txandatik, Donostiarra eguneko laugarrena izan zen. Oriok denboraldiko emaitzarik kaxkarrena erdietsi zuen, bostgarren bukatu zuen estropada, Urdaibai izan zen seigarren, Ondarroa zazpigarren eta Cabo iritsi zen zortzigarren. Eguneko azken sailkatuak Lekittarra, San Pedro, Astillero eta Kaiku izan ziren. ‘Libia’ko arraunlariek berriro ere Astilleroren aurretik bukatu zuten sailkapen nagusian puntu batetan aurreratuz eta zuzenean mailaz jeistea ekidinez.

Igandean Boiroko estropadaren txanda izan zen eta Mikel Orbañanosek lau aldaketa egin zituen Galiziara bidaiatutako arraunlari guztiak alineatuz, baina trainerua ez zen aurrekoetan bezain azkar ibili. Azkar ibili zena Orio izan zen, ‘San Nicolas’ ontziak hasieratik mendean izan zuen estropada eta 19’43’’80ko denboran geratu zuen kronoa. Emaitza honen bitartez, Oriok matematikoki Eusko Label Ligako txapeldunak izango dira, beti ere estropadetatik deskalifikatzen ez dutenean. Zortzi segundu geroago Zierbena iritsi zen eta bigarren txandatik Urdaibai izan zen eguneko hirugarrena. Txanda hirugarren postuan bukatu zuen Hondarribiak baina laugarren postua bukatu zuen sailkapenean. Santurtzi bostgarrena izan zen Donostiarra eta Kaikuren aurretik. Etxean jokatzen zuen Cabo zortzigarren izatea lortu zuen eta Ondarroa bederatzigarren postuan bukatu zuen. Astillero bukatu zuen hamargarren postuan San Pedroren aurretik, emaitza honen ondorioz, kantabriarrak datorren urtean ARC1 ligan arituko dira. Eguneko azken sailkatua Lekittarra izan zen.

Galiziako estropaden ondoren, horrela geratzen da Eusko Label Ligako sailkapena azken bi estropaden aurretik: 


Datorren zita garrantzitsua Kontxako Estropada izango da, ostegunean sailkatze fasea izango da eta datorren bi igandeetan arrauneko bandera preziatuena lortzeko estropaden txanda.

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON
Arrauna

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON

HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz

Hondarribia...

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK

Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban

Pasa den...

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE
Arrauna

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE

ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak

Atzo goizean, ekainak 26,...

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR

Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena 

Bihar, ekainak...

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA
Arrauna

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik

Pasa den...

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU
Arrauna

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU

Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan

Atzo, ekainak 12,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika