GARAIKURRIK GABEKO AMETSA
Futbola

GARAIKURRIK GABEKO AMETSA

Londreseko euripean, futbolaren antzezlekua den Wembley zelaian ordu laurden minutu jokatzeko ohorea izan du Odei Martin irundarrak. 

Odei Martinek sekula ahaztuko ez duen eguna izango da gaurkoa. Champions League eta Mundialetako finalak jaso dituen zelai batean ordu laurden jokatzeko ohorea izan du. Garraikurrik gabe, baina Odei Martinek munduko gazte askoren ametsa gauzatu du: Futbolaren historiako zelai mitiko batean, Wembleyen, jokatzea.

Harrogate Town nagusitu da lehen zati osoan zehar. Nabaritu da League Two mailan aritzen dela eta Concord Rangers baino bi maila lehiakorragoa dela. Dena den, aurreko urtean FA Trophy garaikurra lortu zuen taldeak ezin izan du atsedenaldiaren aurretik golik egin. Aukera andana izan ditu Harrogate Townek, baina 0-0 bukatu dira lehen 45 minutuak. Concord Rangersek eutsi egin dio markagailuari eta Wembleyen goia jotzeko esperantzekin jarraitu dute.

54.minutuan abagune paregabea izan du Concord Rangersek markagailuan aurretik jartzeko. Alboko sakea kornerra balitz bezala atera dute, ate aurrean Cawley atzelariari erori zaio, baina bere jaurtiketa langaz gaindi joan da. Canvey Islandeko taldeak baloiaren jabetza areagotu du eta arrisku gutxiago eragin dio Harrogate Townek. Concord Rangersen unerik gozoenean, Harrogate Townek bi abagune garbi izan ditu, baina bietan Haigh atezainak baloiak desbideratu ditu.

68.minutuan beroketa lanetan hasi da Odei Martin eta 83. minutuan Wembleyko berdegunean zelairatu da. Aurretik, 75.minutuan, Harrogate Townek 0-1ekoa egin du. Harrogate Townen atzelari baten jaurtiketak zutoinen jo ostean, Falkinghamek area barruan hartu du eta atezaina lurrean zelarik, baloia inolako eragozpenik gabe sarera bidali du. Eskuin hegalean aritu da Odei Martin eta Ingalaterrako futboleko zelai ikusgarrienean ordu laurden jokatzeko plazera izan du. Zailtasunak izan ditu jokoan sartzeko, baina inork ezin izango dio kendu horrelako plaza batean aritzearen ohorea. 

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK
Futbola

BEHE BIDASOA ESKUALDEKO FUTBOL TALDEEN EMAITZAK

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailan zein Gizonezkoen Erregionaleko 1.mailan, Mariño da Behe Bidasoa eskualdeko hobe kokaturik dagoen...

GARAIKURRIK GABEKO AMETSA
Futbola

GARAIKURRIK GABEKO AMETSA

Londreseko euripean, futbolaren antzezlekua den Wembley zelaian ordu laurden minutu jokatzeko ohorea izan du Odei Martin irundarrak. 

Odei Martinek...

REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA
Futbola

REAL UNION 1.FEDERAZIO MAILAKO TALDEA DA

Talde txuri-beltza 1-2 mendean hartu du Tarazona eta matematikoki datorren urtean 1. Federazio mailan aritzeko txartela eskuratu du. 

Tarazonako...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika