01 Mar, 2020 Hendaia, Eskubaloia, Hendaiako Estadioa
Goi-mailako neurketa batean talde Hendaiarrak sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dien garaipena lortu zuen 35-26 Roques Sur Garonnen aurka
Hendaiako Estadioak neurketa tranpa jokatu zuen, sailkapenean hiru puntu atzetik zuen taldearen aurka, Roques Sur Garonnen aurka, jokatu zuten. Hendaiarrek jakitun ziren garaipenak bi puntu baino gehiago balio zutela eta hasiera-hasieratik bi puntuak lortzeko merituak egin zituzten. Ez zioten aukerarik eman Roques Sur Garonneri eta amaieran neurketa 35-26 irabazi zuten hendaiarrek.
Emaitza honen bidez sailkapenean arnas pixkat hartu du Hendaiako Estadioak, 10.postuan jarraitzen dute, jeitsiera postuetatik at baina 11.sailkatuarekiko bost puntuko errenta lortu dute. Hendaiarren hurrengo neurketa martxoaren 14an izango da etxetik kanpo sailkapeneko azkena den Eysinesen aurka.
Hiru asteko atsedenaldiaren ostean, Sacyr Asobal Ligako bigarren itzulia prestatzen hasteko, Bidasoa duela minutu gutxi batzuk bueltatu da...
Bigarren itzulia lehena bezain ona izan dadin, Bada Huesca, Helvetia Anaitasuna eta Fenix Toulouse HB taldeen aurka arituko da Bidasoa.
Datorren...
Brasilgo selekzioarekin kontzentratuta zegoela, eskuin eskuko hirugarren metakarpianoan haustura izan du.
Berri txarrarekin hasi du urtea Bidasoak....
Lehen bukatzeko, porrot mingarria jaso du Jacobo Cuetararen taldeak. Hori bai, Asobal Ligako 2.bezala eta Asobal zein Errege Kopako sailkatze-txartelak...
Lehen itzulia bukatzeko, Bidasoak Bartzelona ahalguztidunaren aurka jokatuko du. Lehen sailkatuaren eta bigarrenaren arteko neurketa sutsua izango...