GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE
Futbola

GAZTEEK BETERANOTASUNA ERAKUTSI DUTE

Real Unionek neurketa ona jokatu duen arren eta Alaves B-k 1-2 menderatu ostean, ezin izan du denboraldiko hirugarren garaipena eskuratu.

Lehen jardunaldiari zegokion neurketa jokatu du gaur Real Unionek. Aurrean, talde txuri-beltzaren entrenatzaile ohia izandakoaren, Iñaki Alonsoren, Alaves B taldea izan dute. Ondo ezagutzen du Alonsok Real Union eta Stadium Gal eta ezagutza horren bidetik, babazorroek multzoko hirugarren postura igotzeko balio izan zaizkien 3 puntuak lortu dituzte.

Barakaldoren kontrako neurketa alderatuz, Real Unionen hamaikakoan aldaketa bakarra eman da. Mario Capelete irundarra aulkian geratu da eta bere ordez, Aitor Zulaikak zelaira Jon Madrazo irtenarazi du. Lehen minutu oso onak jokatu ditu Real Unionek, atzetik baloia oso ondo atera dute atzelariek eta baloia bikain mugituz Alaves-Bren atera iritsi dira. Hori bai, ez dute gola egiteko aukera garbirik izan. Babazorroen harrobiko taldeak, ordea, izan duen lehen aukera ezinhobe baliatu du. Iñaki Alonsoren jokalariek kontraeraso bikaina eratu dute eta Victor Lopez atzelariak baloia sarera bidali du.

Kolpe latza jaso du talde txuri-beltzak, denboraldiko joko onena praktikan jartzen ari ziren unean, Alaves-Bk gol batekin zeharo hoztu ditu. Hala ere, Real Unionek bere horretan, baloiaren jabetzarekin jarraitu du, hori baita Zulaikak talde honi ezarri dion araua, baloiaren jabetza izatea. Baina, 31.minutuan, lehen zatiko bigarren zartakoa jaso du Real Unionek, Giorgi Gagua aurrelariak Irazustabarrena atezaina gainditu du eta 0-2koa ezarri du. Lehen 45 minutuak gaindituta, bi taldeak oso sentsazio ezberdinekin joan dira aldageletara; Real Union etsituta, Alaves B, berriz, markagailu eroso baten abantailarekin.

Bigarren zatian, Alaves B markagailua defendatzera irten da eta Real Union baloiaren jabetzarekin neurketa beregain izan du. Kun aldagelan utzi du Zulaikak eta Viguera euskarri lanetan jarri du. Aurretik aukera garbirik izan gabe, Real Union Adrian Rodriguezen atera hurbiltzen hasi da eta 58.minutuan markagailuko aldea murriztea lortu du. Jorge Galanek falta jaurtiketaz egin du Real Unionen gola, denboraldiko lehena kapitainarentzat. Alaves B urduritzen hasi da eta baloiaren jabetza gero eta gehiago Real Unionek izan du, baina 2-2koa lortzeko abaguneak ez ziren iristen. Entrenatzaile azkoitirrak aldaketen bidez neurketaren norabidea aldatzen saiatu da. Mario Capelete irundarra, eta estreinekoz, Javi Martinez berdegunean sartu ditu bizkortasuna eta erremateak areagotzeko, baina hauen saiakerek ez dute markagailua aldatzea lortu. Hain zuzen ere, neurketako azken minutuan Capeletek berdinketa lortzeko aukera argia izan du, bigarren zatiko aukerarik esanguratsuena, baina Adrian Rodriguezek erantzun bikaina eman dio eta azkenean, neurketa 1-2koarekin amaitu da.  

ASTEBETEAN SEI PUNTU REAL UNIONENTZAT
Futbola

ASTEBETEAN SEI PUNTU REAL UNIONENTZAT

Neurketa praktikoa jokatu du Real Unionek Taxoaren: hutsik ez egin eta izandako abaguneak gauzatu. 0-2 gailendu zaio Osasuna Promesasi.

Taxoaren Euskal...

41 PUNTU ESKURATU DITU BIDASOAK DAGOENEKO
Futbola

41 PUNTU ESKURATU DITU BIDASOAK DAGOENEKO

Recoletas Atletico Valladolidek ere ezin izan du Artalekun garaipena erdietsi. Nahiz eta hotz hasi duen neurketa, talde handien antzera erdietsi du garaipena...

SEIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA
Futbola

SEIGARRENEAN IRITSI DA GARAIPENA

Errepasatu asteburu honetan Behe Bidasoa eskualdeko futbol taldeek eskuratu dituzten emaitzak:

Gizonezkoen Ohorezko Erregional Maila

Sei...

IGOERA FASERIK EZ
Futbola

IGOERA FASERIK EZ

Real Unionek ez du Athletic B garaitzea lortu eta ez da Federazioko lehen mailan arituko. Bigarren zatian lehoi kumeak hobeak izan dira eta gola egitea erdietsi...

“KOLPE BATEN OSTEAN INDAR GEHIAGOREKIN ALTXATZEA, HORI DA TALDEA INDARTSU BILAKATZEKO GAKOA”
Futbola

“KOLPE BATEN OSTEAN INDAR GEHIAGOREKIN ALTXATZEA, HORI DA TALDEA INDARTSU BILAKATZEKO GAKOA”

(Argazkia: Gio Batista)

2015-2016 denboraldian iritsi zen Jon Irazustabarrena ‘Txusta’ Real Unionera. Denboraldi bat txuri-beltzez aritu ostean, Barakldoren atepea defendatu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika