“GURE JOKO FILOSOFIA JARRAITZEN BADUGU, GARAIPENA LORTZEKO AUKERAK AREAGOTUKO DITUGU”
Eskubaloia

“GURE JOKO FILOSOFIA JARRAITZEN BADUGU, GARAIPENA LORTZEKO AUKERAK AREAGOTUKO DITUGU”

Arerio gogorrarekin estreinatuko du Bidasoak Sacyr Asobal Ligako bigarren itzulia, etxetik kanpo Leongo Ademarren aurka arituko da.

Hemen da. Egiptoko mundialaren ostean, Sacyr Asobal Liga bueltan da eta nola gainera, bigarren itzuliko lehen neurketan Leongo Ademar eta Bidasoa nor baino nor gehiago arituko dira. Sailkapeneko bigarrena eta laugarrena izango dira aurrez aurre. Bidasoak sailkapeneko bigarren postua sendotu nahiko du; Leongo Ademarrek, ostera, irundarrak puntuetan berdindu eta sailkapenean gora egiteko nahia izango dute.

Biek ala biek denboraldi-aurrean baja ugari izan dituzte; hain zuzen ere, Leongo Ademarreko 8 jokalari Egiptoko Mundialean beren selekzioekin aritu dira (mundiala jokatu duten jokalari gehien dituen taldea da Leongo Ademar). Bidasoari dagokionez, larunbatean Nicolas Bonnano eta Rodrigo Salinas lanera itzuli ziren; baita Matheus da Silva ere, baina honek aste batzuk, behintzat, itxaron beharko du taldearekin lanean aritzeko.

Jacobo Cuetarak denboraldi-aurrearen balorazio ona egin du: “maila ona erakutsi dugu prestatu genituen hiru lagunartekoetan. Jokalariak berreskuratzen joan garen heinean, gure maila handitu egin da eta harrobiko jokalariek erakutsi duten konpromisoa izugarria izan da”. Toulousen aurkako neurketan Bidasoak “maila bikaina” erakutsi zuela adierazi du Cuetarak eta ziur da “Bidasoa biharko neurketarako oso prestatuta dagoela”. Entrenatzaile asturiarrarak Julen Aginagalde, Dan Racotea eta Xoan Ledoren izenak goraipatu nahi izan ditu; izan ere, “hirurek maila altua erakutsi dute denboraldi-aurrean, zegokien aurrerapausua eman dute eta bakoitza bere arloan bikain aritu da”.

Bada, Jacobo Cuetararen esanetan “taldea sasoian” iritsiko da Leongo Ademarren aurka lehiatzera. Lehen itzulian, gaztela leongo taldearen bizkortasuna min handia egin zion talde irundarrari eta lehen zatia bederatzi goleko aldearekin bukatu zuten. “Jakitun gara Leongo Ademarren kontraerasoak oso bortitzak direla eta horiek gelditzen saiatu behar gara”, ohartarazi du Cuetarak. Hala ere, neurketa irabazteko gakoa Bidasoaren jokoan jarri du; bere esanetan, “guk gure joko filosofia mantendu eta trantsizioko defentsa ondo gauzatzen badugu, neurketa irabazteko aukerak areagotuko ditugu”. Oso argi du biharkoa neurketa "lehiatua" eta "zirraragarria" izango dela; izan ere, "azken urtetan bi urtetako neurketak oso berdinduak izan dira".

Leongo Ademarrek selekzioei hainbeste jokalari uzteak galerak al dituen galdetuta, entrenatzaile asturiarrak bi aldeko irakurketa egin du. “Batetik, hainbeste neurketa jokatzetik datozenez desgaste eta taldearen jokoarekiko deskordinazioa izan dezakete, baina bestetik, ezin dugu ahaztu Mundialean aritu direla eta eskubaloiko maila goreneko neurketak jokatu dituztela. Nekatuta bai, baina sasoian ere irits daitezke”. Espekulazioetatik haratago, biharko egunean, Bidasoa eta Leongo Ademarreko jokalariek erakutsiko dute zein mailatan iristen diren ligako itzulerara. 

LEO RENAUD BUELTAN DA, HIRUGARRENEZ
Eskubaloia

LEO RENAUD BUELTAN DA, HIRUGARRENEZ

Ezker alboko jokalari frantziarrak hirugarren aroa hasiko du, lehenbailehen, C.D. Bidasoan.

Ezker alboko jokalariaren afera konpondu da. C.D. Bidasoak...

URREZKO PUNTUA
Eskubaloia

URREZKO PUNTUA

Azken minutuan Mikel Zabalak erdietsitako golak eta Sierraren geldituak, 24-24 berdinketa ezarri dute Cangasen.

Batzuentzat gutxirako izango da Bidasoak...

“ERABERRITZE PROZESUAN DAGOEN TALDEA DA CANGAS”
Eskubaloia

“ERABERRITZE PROZESUAN DAGOEN TALDEA DA CANGAS”

Bidasoa gaur goizean Galiziara bidean jarri da; bihar, 12:00etatik aurrera, beti zaila den O’Gatañal kiroldegian jokatuko du, Morrazoko Cangas izango du...

HORI GELDITUA, LEDO!
Eskubaloia

HORI GELDITUA, LEDO!

Ledok heroien kapa jantzi du C.D. Bidasoari denboraldiko lehen bi puntuak emateko (26-25).

Derbia, 2021-2022 Sacyr Asobal Ligaren hasiera eta Bidasoa...

“ARTALEKUREN BABESA GARRANTZITSUA IZANGO DA BIHAR”
Eskubaloia

“ARTALEKUREN BABESA GARRANTZITSUA IZANGO DA BIHAR”

Euskal Herriko derbiarekin, Anaitasunaren aurkako neurketarekin, irekiko du 2021-2022 Sacyr Asobal denboraldia C.D. Bidasoak, bihar, 20:00etan,...

VIA IRUN, 4 URTERAKO C.D. BIDASOAREKIN
Eskubaloia

VIA IRUN, 4 URTERAKO C.D. BIDASOAREKIN

Europako neurketetan Via Irunen logoa kamisetaren aurrean joango da; Sacyr Asobal Ligakoetan, aldiz, atzealdean.

Aste honetan hiru babesle berri aurkeztu...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika