GURUTZ AGINAGALDEK BIDASOAREN PROIEKTUAREN BURU IZATEN JARRAITU NAHI DU
Eskubaloia

GURUTZ AGINAGALDEK BIDASOAREN PROIEKTUAREN BURU IZATEN JARRAITU NAHI DU

Aginagaldek bere hautagaitza aurkeztu du larunbat honetan ospatu daitezkeen klubaren hauteskundeetarako

Gurutz Aginagaldek, Bidasoako lehendakariak, bazkide eta lagunekin topaketa bat antolatu zuen atzo arratsaldean klubak ospatuko dituen hauteskundeetarako bere hautagaitza aurkezteko helburuarekin. Aginagaldek Irungo klubeko lehendakari izaten jarraitzeko asmoa adierazi zuen eta horretarako, osatu duen lantalde berria aurkeztu zuen ere.

Bidasoa klubak, datozen lau urteetarako zuzendaritza batzordea berritzeko asmoarekin, hauteskundeetarako hitzordua egin du larunbat honetarako (azaroak 19). Bertze hautagaitzarik aurkeztu ezean, oraingo presidenteak bertze lau urtez jarraituko du klubaren proiektuaren alde lan egiten. Horretarako, lantalde berria osatu du eta honen aurkezpena egin zuen atzo arratsaldean Ficoban ospatutako topaketa batean.

Jende andana hurbildu zen Irunen egindako bilerara eta Gurutz Aginagaldek adierazi zuen moduan, “honek esan nahi du Bidasoak ilusionatzen duela eta bizirik dagoela. Bazkidegoa gogotsu dago”. Lehendakariaren helburua topaketarekin “azken lau urte hauen esker ona eta lan ona” azaltzea zela erran zuen. “Denon ahotan dago lortu duguna eta ilusioz gaude etorkizunera begira, proiektu polita baitago aurretik”, gaineratu zuen. Hain zuzen ere, Bidasoa “momentu garrantzitsu batean dago, profesionaltasunera pasatzeko momentu horretan”, jakinarazi zuen Aginagaldek, eta taldeari eta klubari “laguntzeko intentzioarekin, gogotsu eta ilusioz dagoen lantalde oso polita” sortu dutela ere aipatu zuen.

Erabaki hau hartzeko momentu oso ona dela ere azpimarratu zuen atezain ohiak: “Lau urte hauetan egindako lanak momentu onean hartzen gaitu pausu hori ematerako orduan. Orain dela urte batzuk okerrago ginen klub bezala eta orain, oinarriak ditugu datozen erronkei aurre egiteko”. “Erronka gogorra” izango dela ere onartu zuen presidenteak, beste talde batzuek aurrerapausuak emanen dituztelako. “Bidasoak ez du atzean geratu nahi eta horretarako lan egingo dugu. Ekonomikoki, sozialki eta kirol arloan hazi behar dugu eta prest gaude, ilusioz eta gogotsu”, bukatu zuen erraten Aginagaldek. 

BIDASOA BARÇAREKIN PUNTUETAN BERDINDUTA
Eskubaloia

BIDASOA BARÇAREKIN PUNTUETAN BERDINDUTA

Valladoliden kontra 31-27 irabazi ondotik, talde irundarrak bortz puntu batu ditu sailkapenera

Bidasoak bertze bi puntu batu zituen sailkapenean...

BIDASOA ARTALEKUN ARIKO DA BIHAR VALLADOLIDEN KONTRA
Eskubaloia

BIDASOA ARTALEKUN ARIKO DA BIHAR VALLADOLIDEN KONTRA

Jacobo Cuetararen taldea etxean ariko da berriz ere, eskenatoki berean Barçaren kontra emandako ikuskizunaren ondotik

Bidasoak denboraldiko...

BIDASOAK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU DU
Eskubaloia

BIDASOAK DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ESKURATU DU

Jacobo Cuetararen taldea 29-34ko markagailuarekin gailendu zitzaion Torrelavegari

Bidasoak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen atzo...

JACOBO CUETARA: “PASA DEN ASTEKO PARTIDUA EREDUA DA, BAINA ZAILTASUNAZ KOSZIENTE IZAN BEHAR GARA”
Eskubaloia

JACOBO CUETARA: “PASA DEN ASTEKO PARTIDUA EREDUA DA, BAINA ZAILTASUNAZ KOSZIENTE IZAN BEHAR GARA”

Bidasoak Torrelavega bisitatuko du denboraldiko bigarren jardunaldia jokatzeko

Bidasoak ASOBAL Ligari segida emanen dio asteburu honetan ere....

BIDASOAK IKUSKIZUNA BERMATU ZUEN ARTALEKUN
Eskubaloia

BIDASOAK IKUSKIZUNA BERMATU ZUEN ARTALEKUN

Barçaren kontra 26ra berdindu zuen, lehen zati bikain baten ondotik

Bidasoa Irunek markagailua 26ra berdintzea lortu zuen Barçaren kontra,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika