GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO
Eskubaloia

GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO

Velux EHF Champions Leaguetik at geratu da Bidasoa, baina izugarrizkoa neurketa eginez, Orlen Wisla Plock 24-19 garaitzeko kapazak izan ziren. 

Bidasoa-Irun-24 (10+12): Ledo, Crowley (4), Odriozola (5), Esteban Salinas (3), Leo Renaud-David (6), Tesoriere, Seri-hasierako zazpikoa-Rangel, Cavero, Serrano (1), De la Salud (4), Rodrigo Salinas (1), Santano, Da Silva, Nieto, Bartok.

Orlen Wisla Plock-19 (12+7): Stevanovic (p), Daszek (3, 1p), Szita (7), Mihic (2), Sulic (1), Midegia (3), Mlakar (1)-hasierako zazpikoa- Morawski (ps), Stenmalm, Zdrahala, Matulic, Ruiz Sánchez, Susnja, Zabic, Igropulo (2, 2p) y Czaplinski. 

Izugarria. Zaila zen oso aurrean zuten erronka eta oso gutxirengatik ezin izan dute gauzatu. Zazpi golen desabantaila irauli behar zuen Bidasoak eta aurrean txapelketako talde gogorrenetariko bat zuen. 24-19 gailendu dira irundarrak 60 minutuen amaieran, Artalekuk hegan eraman dituzte jokalariak eta bukatzerakoan behar den bezala eskertu diete jokalariei erakutsitako adore eta kemena.

Neurketa ez du oso ondo hasi Bidasoak, 0-3ko partzial batekin hasi dute neurketa baina azkar batean partida berdintzeko gai izan da Jacobo Cuetararen taldea. Lehen zatian Wisla Plockek eraman du norgehiagokaren agintea, bi golen tartea ondo kudeatu dute. Leo Renauden golek mantentzen zuten Bidasoa, Plocken defentsa bikain aritu zen lehen zatian eta atsedenaldira 10-12koarekin iritsi zen.

Oso zaila zen garaipena eta eliminatoria eramatea, baina Bidasoak zerbait badu kemena eta adorea da. Beste behin ere, izugarriko defentsa eta intentsintatea jarriz, 4-0eko hasierako partzial bat erdietsi dute eta bi golen aurretik jarri dira. Wisla Plockek ondo eutsi zion Bidasoaren saiakerei eta 48.minutuan 18-18 berdintzera iritsi ziren. Bazirudien Bidasoak energia guztia emanda zuela, baina azken hamar minutuetan 6-1eko partzial bat lortu dute markagailua 24-19 utzi duena. Irundarrak ez dira datorren fasean arituko, baina Europako eskubaloi zalegoen bihotzetan tokitxo bat egitea lortu dute.  

FINAL LAURDENETAN KALE
Eskubaloia

FINAL LAURDENETAN KALE

Sacyr Asobal Ligako Errege Kopan Bidasoak lehen eliminatorian kale egin zuen, Benidormek 26-29 garaitu zituzten

Bidasoa Irun (13+13). Rangel,...

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA
Eskubaloia

GARAIPEN HANDIA HENDAIAKO ESTADIOARENA

Goi-mailako neurketa batean talde Hendaiarrak sailkapenean arnasa hartzeko balio izan dien garaipena lortu zuen 35-26 Roques Sur Garonnen aurka

Hendaiako...

GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO
Eskubaloia

GUTXI FALTA IZAN DA HISTORIA EGITEKO

Velux EHF Champions Leaguetik at geratu da Bidasoa, baina izugarrizkoa neurketa eginez, Orlen Wisla Plock 24-19 garaitzeko kapazak izan...

BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA
Eskubaloia

BIDASOA GARAIPENERA ITZULI DA

Jacobo Cuetararen taldeak 28-32 irabazi zuen etxetik kanpo Puente Genil talde andaluziarra, neurketa zaila izan arren irundarrek garaipen baliotsua lortu...

ARTALEKUN MARKAGAILUA IRAULI BEHARKO DA
Eskubaloia

ARTALEKUN MARKAGAILUA IRAULI BEHARKO DA

Wisla Plock Bidasoa baino gehiago izan zen eta Velux EHF Champions Leagueko bigarren faseko joaneko neurketan nagusitu ziren (32-25)

32 – Orlen...

PUNTU BAT BENIDORMEN AURKA
Eskubaloia

PUNTU BAT BENIDORMEN AURKA

Neurketa estu bat ospatu zen atzo Artalekun, neurketa osoa oso berdinduta izan da 60 minutuetan zehar eta azkenean Bidasoak puntu batekin konformatu behar izan du...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika