HAIMAR ETXEBERRIA: “EZ BADUZU LANIK EGITEN EMAITZAK EZ DIRA INOIZ IRITSIKO”

Txirrindulari irundarrak 23 urtez azpiko mailan lehiatu den lehendabiziko urtearen errepasoa egin du

Haimar Etxeberriak Valentziako Itzulian txapeldunorde izatea lortu du aurten. Lau egunez bere indargunea den erregulartasuna erakutsi eta sailkapen orokorreko bigarren postu horretan bukatu zuen itzulia. Gainera, 23 urtez azpiko mailan aritzen den lehendabiziko urte honetan zehar, emaitza onak lortu ditu eta etorkizun polita ireki zaio irundarrari. Oraindik hainbat alderdi fisiko hobetu behar dituela onartu du eta horretarako, lanean jarraitzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du, hori izan baita aurten bereganatu duen irakaspenik baliotsuena: “Txirrindularitzan, bizitzan bezala, ez baduzu lank egiten emaitzak ez dira inoiz iritsiko”. Etxeberriak denboraldia itxiko du gaur Oñatiko lasterketarekin, eta honen ondoren, hilabete batez atseden hartuko duela adierazi du. Orduan, urtean zehar egin ezin duen guztia egiteko aprobetxatuko du.

 

TXIRRINDULARITZA IZANEN DA PROTAGONISTA IRUNEN EKAINA HASIERA HONETAN

Igande honetan (ekainak 4) Done Pedro Sari Nagusia ospatuko da eta ekainaren 11n berriz, Juanma Garate Martxa Zikloturista

Txirrindularitza zaleek...

JAUME GUARDEÑOK (CAJA RURAL ALEA) IRABAZI DU BIDASOA ITZULIA

Gomur taldeko Daniel Martin izan zen bigarren eta Finisher taldeko Pablo Carrascosa hirugarren

Bidasoa Itzuliko 49. edizioaren garailea Caja Rural...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika