HAIMAR ETXEBERRIA HAMAHIRUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAN

Pasa den ostiralean lehiatu zen Espainiako Txapelketako erlojupekoa Mallorkan eta txirrindulari irundarra hamahirugarren sailkatu zen

Ekainaren 24tik 26ra Espainiako Txirrindularitza Txapelketa ospatu da Mallorkan, eta bertan izan da Haimar Etxeberria Euskadiko selekzioarekin. Ostiralean 23 urtez azpiko erlojupekoa ospatu zen eta larunbatean berriz, errepideko proba. Irundarrak ez zuen errepideko proba amaitzerik izan, baina hamahirugarren sailkatu zen erlojupekoan.

Estatu guztiko txirrindulariak Mallorkan bildu ziren pasa den asteburuan, Espainiako Txapelketa lehiatzeko. Ostiralean hasi eta igandera arte izan ziren bertan, proba desberdinetako Espainiako txapeldunak erabakitzen.

23 urtez azpiko mailan, Haimar Etxeberria txirrindulari irundarrak parte hartu zuen Euskadiko selekzioarekin eta maila ona eman zuen 21,5 kilometroko erlojupeko proban. Hamahirugarren sailkatu zen, Pablo Castrillo txapeldunetik bi minutu eta lau segundura. Bigarren postuan, Pablo Garciak amaitu zuen eta hirugarren berriz, Fernando Tercerok.

Larunbatean berriz, errepideko proba ospatu zen. 164,3 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek eta azkenik, Etxeberriaren taldekide Joseba Lopezek eraman zuen garaipena, 23 urtez azpiko Espainiako txapeldun bilakatuz. Bigarren postuan Jose Marin helmugaratu zen eta hirugarren postuan berriz, Abel Balderstone. Haimar Etxeberriak ez zuen lasterketa amaitzerik izan.

Irundarraren hurrengo erronka Done Pedro Sari Nagusia izango da, asteazken honetan, ekainak 29. Etxeko lasterketan parte hartuko du beste herrikide batzuekin batera, hala nola, Mikel Bermejo (Construcciones Qoda), Jon Morillo (Eibartarrak), Haritz Sein (Eibartarrak) eta Beñat Emazabel (Construcciones Qoda) hondarribitarrarekin. Lauak Irunes Txirrindularitza Taldeko txirrindulari oihak dira, gainera.

ABEL BALDERSTONE (CAJA RURAL) GARAILE DONE PEDRO SARI NAGUSIAN

Haritz Sein (Eibar Txirrindularitza Taldea) hamabigarren postuan helmugaratu zen, irundar onenaren saria irabaziz

HAIMAR ETXEBERRIA HAMAHIRUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAN

Pasa den ostiralean lehiatu zen Espainiako Txapelketako erlojupekoa Mallorkan eta txirrindulari irundarra hamahirugarren sailkatu zen

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA GIRO EDERREAN OSPATU ZEN

Hemezortzi haurrek hartu zuten parte duatloiaren lehenengo edizioan 

Pasa den igandean, ekainak 19, Juanma...

DONE PEDRO SARI NAGUSIA OSPATUKO DA BERRIZ ERE IRUNEN

Bi urteren ondoren, estatuko lasterketarik zaharrena bueltan izanen da Irunen zenbait berrikuntzekin

Atzo, ekainak...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika