HAIMAR ETXEBERRIA SEIGARREN HELMUGARATU ZEN LARUNBATEAN TOLOSAN

Lehenengo eta bigarren Caja Ruraleko Joseba Lopez eta Iñaki Diaz izan ziren Jose Maria Anzaren Oroimenezkoan

Pasa den larunbatean, ekainak 18, Jose Maria Anzaren Oroimenezkoa lehiatu zen Tolosan. Haimar Etxeberria, Caja Ruraleko irundarra, seigarren helmugaratu zen bertan, bere taldekide eta eguneko irabazlea izan zen Joseba Lopezetik bost minutura. Bigarren postuan Caja Ruraleko beste txirrindulari bat iritsi zen, Iñaki Diaz tolosarra.

Euskaldun txapelketako azken proba izan zen Jose Mari Anzaren Oroimenezkoa. Tenperatura altuak izan ziren protagonistak jardunaldian, momentu batzuetan 48 graduraino iritsi baitziren termometroak. Hau dela eta, lasterketa baldintzatua egon zen txirrindulari askorentzat eta lehen igoeran bertan kanporatuak izan ziren batzuk.

Eguneko ihesaldia lehen kilometroetan sortu zen eta orduan erabakita gelditu zen lasterketa ere. Zortzigarren kilometroan hamalau txirrindulariz osatutako ihesaldia egin zen, eta bertan Caja Ruraleko lauzpabost lasterkari sartu ziren. Talderik indartsuena izanda gainera, tropelarekin aldea irekitzea lortu zuten. Pelotoiak ez zuen elkarrekin asko iraun bestela ere. Beroa nagusi, taldetxoetan banatu zen eta ihesaldiari errenta handitzea ahalbidetu zion.

Ihesaldiak ere arazoak izan zituen elkarrekin jarraitzeko eta Caja Ruraleko Joseba Lopezek, hori aprobetxatuta, erasoa jo eta bakarrik joatea lortu zuen. Bere bi taldekideek atzeko taldea kontrolpean mantendu eta Lopezek minutuko errenta lortu zuen azken igoerari aurre egin baino lehen. Horrela, bakarrik iritsi zen Tolosako helmugara eta lasterketa irabaztea lortu zuen. Iñaki Diaz taldekidea izan zen bigarren, baita lehen tolosarra ere. Haimar Etxeberria berriz, seigarren postuan helmugaratu zen, irabazletik bost minutura.

Hemen duzue txirrindulariak.com webgunean zintzilikatutako bideo-laburpena:

(Argazkia: Martin Early)

HAIMAR ETXEBERRIA HAMAHIRUGARREN ESPAINIAKO TXAPELKETAKO ERLOJUPEKOAN

Pasa den ostiralean lehiatu zen Espainiako Txapelketako erlojupekoa Mallorkan eta txirrindulari irundarra hamahirugarren sailkatu zen

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA GIRO EDERREAN OSPATU ZEN

Hemezortzi haurrek hartu zuten parte duatloiaren lehenengo edizioan 

Pasa den igandean, ekainak 19, Juanma...

DONE PEDRO SARI NAGUSIA OSPATUKO DA BERRIZ ERE IRUNEN

Bi urteren ondoren, estatuko lasterketarik zaharrena bueltan izanen da Irunen zenbait berrikuntzekin

Atzo, ekainak...

JUANMA GARATE TXIKI DUATLOIA OSPATUKO DA IGANDEAN

Irunes Txirrindularitza Taldeak eta Bidasoa Atletiko Taldeak elkarlanean antolatu dute ekitaldia

Igande honetan,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika