HAIMAR ETXEBERRIAK DENBORALDIKO BIGARREN GARAIPENA ERDIETSI DU

Udaberriko sarian lehen postuan bukatu eta Zumi txapelketan bigarren egin eta gero, San Jose Sariaren XXXVIII.edizioa, sprintean, bereganatu zuen.

Bortzirietan jaiotako eta Irunen bizi den txirrindularia, Haimar Etxeberria, sasoi betean dago. Denboraldiko bigarren garaipena erdietsi du asteburuan; hain zuzen ere, sprintean, 77 kilometro gogor dituen San Jose Sariaren XXXVIII.edizioko txapela lortu zuen. Azpeitia eta Zestoa inguruetan aritu ziren txirrindulariak eta bi ordu eta zortzi minututan bukatu zuten proba. Mendiko Saria, Unai Zubeldiarentzat izan zen eta taldekako saria Ampo-Ikolan Sportsek irabazi zuen.

Junior mailako txirrindulariek San Jose Sariaren edizio berria larunbatean jokoan jarri zuten. 16:00etatik aurrera, 77 kilometro egin zituzten txirrindaren gainean; zehazki, Ikasberri Ikastolatik hasi zuten Azpeitia eta Zestoa gurutzatzen duen lasterketa. Helmuga Loiola elizako hiribidean kokatuta zegoen, plaza handian lortu zuen garaipena Etxeberriak.

Esan bezala, Buruntzazazpi taldean aritzen den Haimar Etxeberria irundarra izan zen garaile proban. Bi ordu eta zortzi minutuan helmugeratu zen, sprintean Limousin-Oria taldeko Unai Zubeldia txirrindulariari aurre hartuta. Hirugarren postuan, Haimar Etxeberriaren taldekidea den Beñat Carbayedak gurutzatu du helmuga, 42 segunduko atzerapena izan du podiuma osatu duen txirrindulariak. 

Txirrindulariak-ek osatutako bideoa:

ARAZO MEKANIKOEN ONDORIOZ, EZIN GUZTIZ DISFRUTATU

Katea atera eta hanka lurrean jarri behar izan zuen Haimar Etxeberriak Flandesko Munduko Txapelketan.

“Oso ondo sentitzen nintzen txirrinda gainean,...

“MUNDIALEAN LEHIATZEKO AMETSA BETEKO DUT, EZIN DUT SINETSI”

Flandesen jokatuko den txirrindularitzaren Munduko Txapelketara joan aurretik, Haimar Etxeberria txirrindulari irundarrak Antxeta Irratiko Kiroletik saioan parte hartu...

FLANDESEN ERE BAI

Haimar Etxeberria txirrindulari irundarra Flandesen, Belgikan, jokatuko den junior mailako Munduko Txapelketan parte hartuko du.

Haimar Etxeberriaren...

EUROPAN ERE, ONENEN ARTEAN

Txekiar Errepublikan jokatu den Bakearen Lasterketan sailkapen orokorreko 32. postuan bukatu du Haimar Etxeberriak.

Bakearen Lasterketa ospetsua UCIren...

HAIMAR ETXEBERRIAK ‘ONE BELT ONE ROAD NATIONS CUP’ HUNGARIAKO LASTERKETAN PARTE HARTUKO DU

Francisco Javier Cerezo, Espainiar Estatuko junior mailako hautatzaileak, txirrindulari irundarra hautatu du nazioarteko bi lasterketa jokatzeko.

Gaurtik...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika