HARROBIA BADAGO, SOBERAN GAINERA

Bidasoa Atletiko Taldeko 20 urtez azpiko taldea Albaceten jokatu zen Espainiako Taldekako Txapelketako B finala garaitu zuen.

Bidasoa Atletiko Taldearen harrobiak duen indarra eta gaitasuna erakutsi zuen asteburuan zehar Albaceten jokatu zen 20 urtez azpiko Espainiako Taldekako Txapelketan. Sekulako eguna bizi izan zuten talde bidasotarreko atleta gazteenek eta 117 puntu batu zituztelarik, B finaleko lehen postua erdietsi zuten. Egeora bikainean aurkitzen da Bidasoa Atletiko Taldeko harrobia: zortzi lehen postu, lau bigarren eta hirugarren postu bat lortu zuten, baita marka pertsonal ugari ontzea ere.

Azkar esaten da, zortzi lehen postu erdietsi zituzten Bidasoa Atletiko Taldeko lasterkari eta atletak. Camila Sanguinok pertika jauzian (3,60m), Jone Isusik 400 metro hesidunetan (1:03,18 eta marka pertsonala), Irune Muguruzak 400 metroetan (57,75’’), Hiart Ibargurenek 1500 metroetan (5:00,99), Irate Arrizabalagak jauzi hirukoitzean (11,54m), Lur Azpitartek 100 metro hesidunetan (14,93’’), Laia Olascoagak 100 metroetan (12,56’’) eta Irune-Mae-June-Laiak osatutako 4x400 metroetako erreleboak (4:03,74) lortu zuen podiumeko koskarik gorenera igotzea.

Lehen postua ez zuten eskuratu, baina ondorengo protagonisten jarduna ere zoragarria izan zen. Enara Gonzalezek luzera jauzian (5,55m), June Lizasok altuera jauzian (1,67m, urteko marka), oztopoen 200 metroetan June Fuentek (7:39,31,marka pertsonala) eta Sara Mancisidorrek 3000 metroetan (11:01,02) zilarrezko domina eskuratu zuten. Azkenik, podiumeko hirugarren postura Lucia Arrizabalaga igo zen, 200 metroetako proba egiteko 26,45’’ behar izan zituen.

B finala garaitzeko honako emaitza hauek ere balio garrantzitsua izan zuten: 

- Erika Samardzic, 8,39m pisu jaurtiketan (4.postua)

- Irune Mera 31,85m mailu jaurtiketan (4.postua)

- June Conde 34:21,78 5000m martxan (6.postua)

- Irati Hernández 18,38m disko jaurtiketan (7.postua)

- Ainhoa Garaia 2:38,24 800 metroetan (7.postua)

- Maider Navarro 23,63m xabalina jaurtiketan (7.postua) 

IGANDEAN OSPATUKO DA BAT-EK ANTOLATUTAKO “MILIAK OSASUNAREN ALDE” LASTERKETA

Goiz guztian zehar hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera egonen da Kolon Pasealekuan 

Igande honetarako...

BEÑAT ELZO MENDI LASTERKETA BERTAN BEHERA

Bigarrenez geratuko da bertan behera Beñat Elzo mendi lasterketa. Hala iragarri zuen antolakuntzak bart komunikabideoi bidalitako prentsa-oharrean. Nahiz eta Covid-19aren inguruko neurri...

BI URTE PASATA, EMAITZA BERDINAK

Sara Villasantek eta Unai Arroyok, duela bi urteko garaileak, lasterkari herrikoiak lasterketetara itzuli ziren egunean, garaipena errepikatu...

DONIBANE LOHIZUNE-HONDARRIBIA MARATOI ERDIA BERTAN BEHERA

Antolatzaileek, halabeharrez, “pandemiaren bilakaerak sortzen dizkigun zalantzek bultzatuta, lasterketa bertan behera uztea” erabaki dute.

“Lanean...

LASTERKETA HERRIKOIAK IRAILAREN 18AN BUELTAN IZANGO DIRA

2019tik ospatzen ez den Txingudi Korrikak Behe Bidasoa eskualdean ospatzen diren lasterketen itzuleraren mugarria izango da, irailaren 18an.

Urte eta erdi...

IRUNE MUGURUZA 20 URTEZ AZPIKO TXAPELDUNA BILAKATU DA

 Bidasoa Atletiko Taldeko Unai Gonzalezek zilarrezko domina erdietsi zuen pertika jauziko proban. 

Teresa Errandonea Tokioko Joko Olinpikoetan egongo...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika