HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz
Hondarribia...
23 Eka, 2021
KAE 2 ligako lehen estropadan, Pasaiako uretan, ‘Txalo’ Carrionek zuzentzen duen eskifaiak garaipena erdietsi zuen.
Ez banderarik, ez diru-saririk, baina lehen estropadan garaipena erdietsi zuen Hondarribia Arraun Elkarteko B traineruak. KAE 2 ligaren lehen estropadan, erlojupeko modalitatean, denbora azkarrena erdietsi zuen (21:39,66).
Hondarribia Arraun Elkartea azkenengoa izan zen uretaratzen, gainontzeko ontziek eginiko denboraz jabedun ziren eta abantaila bikain baliatu zuten. Nahiz eta Portugalete bigarren sailkatuari 13 segunduko abantaila atera, errenta nagusiak azken luzean erdietsi zituzten.
Lehen eta bigarren ziabogetaan, Zarautzek ezarri zuen denbora onena (5:31,00 eta 10:41,00). Hondarribia Arraun Elkartea segundu bateko atzerapenarekin eman zuen bigarren bira; hirugarren luzetik aurrera, berriz, aurkari zuzen berri bat izan zuten. Hirugarren ziabogan, Donostiarra B izan zen azkarrena, baina azken luzean, ‘Txalo’ Carrionen koadrila estropadaren jaun eta jabe bilakatu zen. Gauzak horrela, helmugan 21:39,66 geratu zuten kronoa eta Portugalete eta Donostiarra baino 13 eta 15 segundu azkarrago, hurrenez hurren. Lehen ziabogan denbora azkarrena markatu zuen traineruak, Zarautzek, laugarren bukatu zuen.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Hondarribia Arraun Elkarteak lehen 10 puntuak batu ditu; atzetik, Portugaletek 9 ditu, Donostiarra B-k 8 eta Zarautzek 7. Busturialdeak, Mutrikuk, Deustu B-k, Hibaika, Santoñak eta Illunbek osatzen dute sailkapena.
HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz
Hondarribia...
Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban
Pasa den...
ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak
Atzo goizean, ekainak 26,...
Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena
Bihar, ekainak...
Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik
Pasa den...
Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan
Atzo, ekainak 12,...