HONDARRIBIAK ATZERA LIGAN, ETA LIGAK BERE KASUAN ERE
Arrauna

HONDARRIBIAK ATZERA LIGAN, ETA LIGAK BERE KASUAN ERE

Mikel Orbañanosenak seigarren eta laugarren izan ziren asteburu honetan eta CaixaBank Koroa eskuratzeko helburuan atzerapausua egin dute. Eusko Label Liga ere ez zen asteburuan fin ibili, balizen eta tobleroien arazoak medio estropada ordubete beranduago eta erlojupeko modalitatean egitera behartuak izan ziren. Euskotren Ligari dagokionez, laugarren eta hirugarren egin zuten Iker Cortesen arraunlariak

Oso asteburu zaila izan da Hondarribia Arraun Elkartearentzat. Aurreko asteko emaitzek Oriori CaixaBank Kororaren lasterketako bidean sei puntuko abantaila ematen zioten eta asteburu honetan Ama Guadalupekoari erreakzionatzea tokatzen zitzaion abantailak murrizteko. Baina, hori gertatu beharrean, Orio liderrarekiko distatziak handitu dira eta hirugarren postura erori da Go Fit Hondarribia.

Aurtengo Eusko Label Liga duela urte batzuetako ligarik disputatuena dela argi dago, eta horrek estropada guztietan erregulartasuna erakutsi behar da, izan ere, estropada batetan arerioekiko artean bi traineru sartu daitezke, sailkapen nagusian puntu asko galduta. Eta hori gertau zen hain zuzen ere, berriro ere Oriok bere nagusita erakutsi zuen 20:21:36ko denbora eginez. Oriotarren atzetik, Zierbena eta Santurtzi izan ziren azkarrenak eta ondoren Urdaibai eta Donostiarra Hondarribitarren aurretik sartu ziren. Estropada batetan, bost puntutan hurrundu ziren berriro ere Oriorekiko 11 puntutara distantzia handituz. Hondarribiaren atzetik, Kaiku, Ondarroa, Lekittarra, Cabo, Astillero eta San Pedrok itxi zuten sailkapena.

Igandean Eusko Label Liga Castrora bidaiatu zuen CaixaBank bandera jokoan jartzeko. Estropada eremu bikaina da Castrokoa baina Eusko Label Ligaren antolatzaileek arazoak izan zituzten balizak eta estropada eremuan jartzen dituzten babesleen tobleroiak jartzen, eta horren ondorioz estropada ordubete berandutu zen eta lauko estropada zena, erlojupeko modalitatean jokatu beharra izan zuten. Atzerapausu itzela izan zen urtez urte handitzen ari den arraun ligarentzat, eta horren ondorioz, Borja Rodgrigo TKE Ligako lehendakaria arraun munduko kirolariei, zaletuei eta babesleei barkamena eskatzera behartuta ikusi zen.

Estropadari dagokionez, Zierbena izan zen erlojupekoan eta ur mugituetan azkarrena eta denboraldiko lehen ikurriña astindu zuten. Urdaibai izan zen eguneko bigarren sailkatua eta bermeotarren atzetik Orio eta Go Fit Hondarribia izan ziren, puntu berri bat galduz eta kasu honetan, sailkapen nagusiko bigarren postua ere. Atzetik, Donostiarra, Santurtzi, Cabo, Lekittarra, Astillero, Ondarroa, San Pedro eta Kaiku motelago ibili ziren.

Horrela dago Eusko Label Ligako sailkapen nagusia azken bi estropaden ondoren: 


Euskotren Ligan ere Orio nagusi, Hondarribia ordea sufritzen

Eusko Label Ligaren antzera, Euskotren Ligan ere Orio sasoiko dabil eta asteburu honetan, Donostian zein Castron azkarrenak izan ziren Arraun Lagunaken aurretik. Egia da, igandean larunbatean baino erosoago ibili zirela, baina oriotarrak Euskotren Liga eskuratzeko faborito nagusiak direla estropadaz estropada baieztatzen dute.

Hauen atzetik, larunbatean Donostiarra iritsi zen eta azken sailkatu bezala Hondarribia izan zen. Hauen arteko lehia ere gogorra izango da, izan ere biek ala biek azken postua ekidin nahi dute urteko azken estropadan Euskotren Ligan duten plaza jokoan ez jartzeko. Horregatik, Iker Cortesen arraunlariak igandean estropada hobeago bat burutu zuten eta Donostiarraren aurretik bukatzea lortu zuten ere.  

Horrela, hau da Euskotren Ligako sailkapena azkeneko bi estropaden ondoren:


MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON
Arrauna

MATRIX HONDARRIBIAK CAIXABANK BANDERA IRABAZI ZUEN CASTRON

HAE-ko emakumeak ere nagusi izan ziren Castron larunbatean, sailkapen orokorrean lidergotza sendotuz

Hondarribia...

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK
Arrauna

AITZPEA GONZALEZ ETA NAROA ZUBIMENDI, ESPAINIAKO TXAPELDUNAK

Klara Olazabalek ere bostgarren postua eskuratu zuen Eslaloneko Munduko Kopako hirugarren proban

Pasa den...

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE
Arrauna

HONDARRIBIAKO NESKEK ZUMAIAKO BANDERA IRABAZI DUTE

ETE Ligako hirugarren jardunaldian garaipena eskuratu du berriz ere emakumeen traineruak

Atzo goizean, ekainak 26,...

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR
Arrauna

HONDARRIBIA ARRAUN ELKARTEAK DENBORALDIKO AURKEZPENA EGINEN DU BIHAR

Hondarribia Arraun Elkarteak San Joan bezperan ospatuko du aurten ere 2022ko traineruen aurkezpena 

Bihar, ekainak...

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA
Arrauna

HONDARRIBIAK IRABAZI DU ETE LIGAKO LEHEN JARDUNALDIA

Pasaian jokatu zen estropada eta Hondarribiako neskak nagusi izan ziren Deusto eta Hibaikaren aurretik

Pasa den...

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU
Arrauna

HONDARRIBIAK GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO BANDERA IRABAZI DU

Hamahirugarren aldiz lortu dute hondarribitarrek garaikurra, etxean bertan jokatu den estropadan

Atzo, ekainak 12,...

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika